Nazioarteko Tratatuen Negoziazioa eta Onarpena
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,51 KB
Tratatu baten testuaren negoziazioa
Negoziazioari hasiera ematen zaionean, ordezkariak testua negoziatzen hasiko dira. Bi alderdien artean erraza da; aldiz, askoren artean edo Nazio Batuen Erakundearen (NBE) foroan, konferentzia berezi bat sor daiteke.
Negoziazioaren 3 alderdi azpimarragarri
- Publizitate debekua: Negoziazioak sekretuak dira.
- Bide diplomatikoak erabiltzea: Debekua bortxatuz gero, santzio penalak ezarriko dira, delitua baita. Espainiaren kasuan, Sekretu Ofizialen Legea urratuko litzateke. Salbuespena: Negoziazioa hitzarmen edo nazioarteko erakundeen baitan egiten bada, izaera publikoa izango du. Aldiz, praktikan hau ez da egia; testua irekia den konferentzian onartuko da, baina negoziazioa beti ateen atzetik egiten da.
- Ordezkariek Estatuko agintarien jarraibideak bete beharko dituzte: Atzerri Ministerioaren aginduak bete behar dituzte ordezkariek. Ordezkariak, soilik ordezkariak dira; aginduak Atzerri Ministerioaren eskutik datoz.
Fede onaren printzipioa
Tratatu bat negoziatzen ari bagara, helburua akordio batera iristea izan behar du. Ezin dugu gure posizio absolutuarekin joan. Baina, batez ere, ezin dugu negoziazio horren kontra doazen ekintzak eginez joan (adibidez, Israelek edo AEBk egiten duten moduan: negoziazioetara joan jakinda ez dutela sinatuko, baina helburutzat tratatuaren edukia ahultzea izanik). Hori fede onaren kontra doa.
Tratatuaren testuaren onarpena
Negoziazioari amaiera ematen dion ekintza testuaren onarpena da.
Definizioa
“Tratatuaren garapenean parte hartu duten Estatuek testuaren gaineko akordio espresioa adierazteko burutzen duten egintza”.
Onarpen prozesua
- Oro har: Estatu edo nazioarteko erakunde guztien adostasunarekin helduko da.
- Praktikan: Aldebiko tratatuetan eta aldeanitz-murriztuetan.
- Aldeanitzeko tratatuetan:
- Parte-hartzaileek erabakitzen duten moduan.
- Estatuen 2/3-en gehiengoarekin edo estatuek aurreikusitakoaren arabera.
- Nazioarteko erakundeen baitan:
- Organuko erregelamenduan galdatutako gehiengoz.
Nazioarteko erakunde baten borondatea zein den jakiteko, erakunde bakoitzaren estatutuetara jo beharko dugu. NBEan erabiltzen den gehiengoa 2/3-ekoa da; beraz, NBEan negoziatzen denari amaiera emateko ere gehiengo hori erabili beharko da.