Nekazarien Exodoa: Etapak eta Ondorioak Euskal Herrian

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB

Nekazarien Exodoa: Etapak eta Ondorioak

Nekazarien exodoak bost etapa nagusi ditu:

  1. Mendearen Amaiera eta 1930 artean: Neurrizko Exodoa

    Mendearen amaiera eta 1930 artean, exodoa neurrizkoa izan zen. Hainbat arrazoirengatik gertatu zen: landaguneetan eskulana sobera egotea, ardoguneei eragin zien filoxeraren krisiagatik, etab. Askotan kate moduko migrazioa izan zen: lehendabizi, landaguneetatik hirietara eta gero probintzia industrializatuetatik hiri handietara.

  2. 1931 eta 1950 artean: Exodoaren Geldialdia

    1931 eta 1950 artean, exodoa gelditu egin zen, arrazoi garrantzitsuak ekonomikoak izan ziren. Garai horretan, hiriek horidura arazo larriak izan zituzten, industriak lan eskaintza murriztu zuen eta gerraostean oso zaila zelako suntsitutakoa berreraikitzea.

  3. 1951 eta 1975 artean: Exodoaren Goia

    1951 eta 1975 artean, nekazarien exodoak goia jo zuen, 1960ko hamarkadatik aurrera. Arrazoi nagusiak hazkunde demografikoa, nekazaritza tradizionalaren krisia eta mekanizazioak eragindakoa da. Zerbitzuei eta eraikuntzari bultzada handia eman zien. Nekazaritzen exodoa hiri handienetara pasa zen eta horrek eremu batzuetan biztanleria handitu zuen.

  4. 1975etik Aurrera: Exodoaren Apaltzea

    1975etik aurrera, nekazarien exodoak behera egin zuen, krisia eta imigranteak hartu ohi zituzten eremuek erakargarriak izateari utzi ziotelako. Lehen emigrazio-eremuak zirenetan irteerak murriztu ziren eta horrek migrazio saldoa murriztu zuen emigranteak itzultzean. Krisia ondoren, nekazariek exodoa murrizteko lagungarriak izan dira nekazaritzaren teknifikazioa, landa garapeneko politika sustatzean eta landagunean industriak, zerbitzuak eta hiri-bizitegiak ezartzea.

  5. Gaur Egun: Exodo Txikia

    Gaur egun, nekazarien exodoa txikia da. Emigranteak nekazaritza eremu bakartu eta behartsuenetatik irteten dira. Hala ere, adituen arabera, hurrengo urteetan emigrazioak indarra har lezake, nekazaritzaren modernizazioa dela eta.

Barne Migrazio Tradizionalen Ondorioak

Demografiaren Arloan

Migrazioek biztanleria banaketan dauden desoreken zergatia azaltzen dute. Sexuaren araberako egituran eragina izan dute, emigrazio-eremu batzuetan maskulinitate-indizea handitu dutelako eta horrek familia berriak sortzen zaildu duelako. Eta adin-egituran ere eragin dute, landaguneetan geratutako biztanleria zahartu eta hiri-biztanleria gaztetu egin baita, hain zuzen ere emigranteak gazteak izan ohi direlako.

Entradas relacionadas: