Nekazaritza eta Abeltzaintza Sistemak: Kontzeptu Gakoak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Nekazaritza eta Abeltzaintza Sistemak

Nekazaritza estentsiboa

Gehienbat tokiko baliabide naturalak erabiliz, teknologia handirik gabe (mekanizazioa salbu) eta lan-indar gutxirekin antolatutako nekazaritza-sistema da. Latifundio edo lursail zabaletan garatu ohi da, gehienetan produktu bakarrarekin. Hektareako errendimendu txikiak izaten ditu, baina handiak lan-unitate bakoitzeko.

NPB: Nekazaritza Politika Bateratua

Europar Batasuneko politika garrantzitsuenetariko bat da. Politika honek landa-munduari ematen zaizkion laguntzak kudeatzen ditu. Bere helburuak etapa desberdinetatik pasa dira: produkzioa bermatu, landako biztanleei bizi-maila duin bat ziurtatu, kontsumitzaileen segurtasuna bermatu, besteak beste. NPB-k Europar Batasunaren aurrekontuaren %40a inguru hartzen du (55.000 milioi euro inguru).

Nekazaritza-paisaia

Nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura da. Hau da, inguru naturala eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jardueren arteko konbinazioaren emaitza.

Nekazaritza intentsiboa

Etekin handia lortzea helburu duen nekazaritza mota da. Lursail bakoitzeko lan eta inbertsio handia eskatzen du (lur-eremu txikian lan handia). Hazi hautatuak, ureztapena eta teknika aurreratuenak erabiliz egiten da. Mediterraneoko kostan egiten da gehien, negu epeleko klima duen eremuan.

Nekazaritza estentsiboa (II)

Lur-hedadura handiak behar dituen nekazaritza-ustiategi modua da eta etekin txikiak ematen ditu. Izan ere, inbertsio gutxi ditu eta teknika tradizionalak erabiltzen dira. Espainiako kasuan, barnealdeko eremuetan da ohikoa, hau da, mahatsondoa, olibondoa eta laboreak lantzen diren eremuetan.

Abeltzaintza intentsiboa

Inbertsio nabarmenen bidez (instalazioak, zaintza, eskulan eta mekanizazio asko…) abere bakoitzeko etekin handiak lortzera bideratuta dagoen abeltzaintza mota da. Ikuilu eta nabe industrialetan ematen da, paisaian hain eragin handirik ez duelarik. Estentsiboa baino lehiakorragoa da, prezio merkeagoak lortzen baitira. Espainiako kasuan, behi, txerri, oilasko eta untxiak hazten dira. Helburua merkatu handietan saltzea da.

Nekazaritza-ustiategia

Enpresa edo nekazari batek dituen lur eta bitartekoak (instalazioak, makineria...) elikagaiak edota lehengaiak lortzeko. Isurialde kantabrikoan ustiategi txiki eta ertainak dira. Azken urteotan, nekazarien kopurua eta ustiapenak ere gutxitu dira.

Entradas relacionadas: