Nekazaritza estentsiboa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

ESPAINIAKO NEKAZARITZA PAISAIEN MAPAREN IRUZKINA

SARRERA

Nekazaritza paisaiak agertzen diren mapa dugu. Nekazaritza- paisaiak nekazaritza paisaiaren morfologia edo ageriko itxura dira. Populaketak eta nekazaritza jarduerek natura ingurunean eragindako eraldaketen ondorio dira baserri paisaiak. Beraz, natura inguruneaz gain, populatutako espazioa eta landutako espazioa hartzen ditu.

Legendan azaltzen den moduan, Penintsulako iparraldean eta mendialdeko eremu hezeetan, abeltzaintza eta basogintza dira nagusi.

Penintsulako barrualdean, Iberiar goi lautadako arroetan, eta Guadalquivirren eta Ebroren sakonuneetan, lehorreko laborantza estentsiboa da nagusi, Balearretako barrualdean bezala; Penintsulako mendebaldeko penelautadetan, dehesak dira nagusi; eta, ibaiertzetan, berriz, laborantza ureztatu estentsiboa.

Penintsularen kostalde mediterraneoan, baratzeko laboreak dira nagusi, eta mendialde prelitoralean, berriz, aziendarako larreak eta sastrakak.

Kanarietan, kostaldean, laborantza ureztatu intentsiboa egiten da, eta erdi mailako eremuetan, berriz, lehorreko laborantza estentsiboa.

Entradas relacionadas: