Nekazaritza-jardueren egitura eta laborantza-sistemak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,69 KB
Nekazaritza-jardueren egitura
Nekazaritza-egitura landatutako eremuak antolatzeko modua da. Zenbait faktoreren araberakoa izaten da:
- Ustiategien tamaina: Lursail handiz osatutako ustiategiei latifundio deritze, eta tamaina txikikoei, berriz, minifundio.
- Lursailaren forma: Oinarrizko bi forma bereizten dira: erregularra eta irregularra. Bereizketa horren arrazoia faktore fisikoak izaten dira.
- Itxitura: Lursailak muga fisikoen bidez zehaztu daitezke (hormak...) eta landa itxia edo bocage deritzo. Mugarik gabekoak ere izan daitezke, eta horrelakoetan, landa-zabala edo openfield izeneko paisaia sortzen da.
- Jabetza: Nekazaritza-lurren jabetza pribatua izaten da; baina kolektiboa izan daiteke, jabe-multzo batenak badira.
- Edukitza: Nekazaritza-eremuen ustiapena zuzena da jabeek ustiatzen badituzte, eta zeharkakoa, berriz, haietan lan egiten duten pertsonei laga bazaizkie, dela errentamenduan (errenta ordaintzearen truke) dela apartzerian (lortutako uztaren zati baten truke).
- Lursaila: Nekazaritza-eremu bateko laborantza-unitate txikiena da.
Labore motak
- Labore belarkarak: Zurtoin malgua dute (zerealak).
- Labore zuhaizkarak: Zuhaitzak dira, zurtoin zurruna dute eta ekoizpen-bizitza luzea.
- Labore zuhaixkarak: Zurtoina zurruna da eta zenbait urteetako ekoizpen-bizitza izan dezakete.
Laborantza-sistemak
Lurra ustiatzeko, zenbait laborantza-sistema erabiltzen dira, lurraldearen ezaugarri fisikoen eta giza ezaugarrien arabera.
Espezieen aniztasuna
- Polilaborantza: Ekoizpena biztanleriaren autohornikuntzarako da; beraz, zenbait espezie landatu behar dira.
- Monolaborantza: Helburua ekoizpena merkatuan saltzea da. Ekoizpena labore bakar batean espezializatzen da.
Ekoizpen-ereduak
- Intentsiboa: Inbertsio ekonomiko handiak egiten dira, ekoizpen-bolumen handia lortzen da. Goi-teknologia erabiltzen da errendimendu hobeak lortzeko.
- Estentsiboa: Lur-azalera handia ustiatzea da sistema horren oinarria. Hektarea bakoitzeko produktibitatea txikiagoa da, baina ez da hainbeste gastatu behar inbertsioak egiteko.
Baliabide hidrikoak
- Lehorrekoa: Euri-ura baino ez da erabiltzen.
- Ureztatua: Nekazariak laboreak ureztatzen ditu, azpiegitura hidrikoetako ura erabiliz.