Neoklasizismoa: Ilustrazioaren Artearen Ezaugarriak eta Euskal Herria
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,63 KB
Neoklasizismoa: Ilustrazioaren Artearen Ezaugarriak
XVIII. mendetik aurrera, aldaketa politiko, ekonomiko eta sozial sakonak gertatu ziren, Erregimen Zaharrari amaiera emanez. Industria Iraultza, Ilustrazioko pentsamoldea eta Frantziako Iraultza izan ziren aldaketa horien eragile nagusiak, tradizionalismoarekin hautsi eta garai berri bati bide emanez. Europan, mundua ulertzeko bi modu nagusi sortu ziren:
- Neoklasizismoa: Ilustrazioaren arrazionalismoa artera eraman zuen.
- Erromantizismoa: Arrazoi horren beraren aurka borrokatu zen.
Bi estiloak bizikide izan ziren, kulturaren eta arte garaikidearen aro berri bat hasiz. Arte berria sortzeko premia zegoen, gizarte berriaren zerbitzura. Horrela, klasizismoa hartu zen gizarte berriaren eredu gisa. Barrokoa, aldiz, faltsukeriaren, gehiegikeriaren eta gezurraren sinonimotzat jo zuten.
Neoklasizismoaren Ezaugarri Estetikoak
Neoklasizismoan kurben ordez lerro zuzena, konplexutasunaren ordez erraztasuna eta emozioaren ordez arrazoia lehenetsi ziren. Frantzia izan zen mugimenduaren epizentroa, greziar eta erromatar formak erreproduzituz:
- Tenplu klasikoen fatxaden imitazioa.
- Apaindura gutxiago erabiltzea.
- Arkuen ordez zutabeak eta ate-buruak.
- Forma sinpleak, simetrikoak eta arrazionalak.
- Material nagusia: marmola.
Neoklasizismoa Euskal Herrian
Euskal Herrian hainbat obra nabarmen utzi zituen estilo honek:
- Azpeitia: Soreasuko parrokiaren portada (Ventura Rodriguez).
- Iruñea: Katedraleko fatxada (Ventura Rodriguez).
- Gasteiz: Plaza Berria eta “Arquillos” arkupea (J.A. Olagibel).
- Donostia: Udaletxea (Silvestre Perez).
- Mutriku: Ama Jasokundearen eliza (Silvestre Perez).
- Gernika: Juntetxea (A. Echevarria).
Eskultura Neoklasikoa
Eskulturan, mugimendu eza eta eragin klasikoa dira ezaugarri nagusiak. Bolumenen sinplifikazioa eta perfekzio teknikoa bilatzen ziren, marmol txuria erabiliz. Gai mitologikoak eta historikoak ziren nagusi.
Eskulturgile Garrantzitsuenak
- Antonio Canova (italiarra): Borrokarekiko joera zuen. Obra nagusiak: Venus italiarra (1812) eta Paulina Bonaparte Venus gisa (1801).
- Bertel Thorvaldsen (daniarra): Eskultura grekoetan inspiratua. Obra nagusiak: Jason (1803) eta Ganimedes Jupiterren arranoarekin (1817).