Nerbio Sistema Periferikoa eta Sistema Endokrinoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Nerbio Sistema Periferikoa (NSP)

Zer da: Nerbio Sistema Zentraletik (NSZ) kanpo dagoen nerbio sistemaren atala da. NSZ eta organo zein egituren artean kokatzen da, eta gorputz osoan zehar banatzen diren zuntzez eta kordioz osatua dago.

Funtzioa: NSZ organoekin konektatzea, zentzumenen errezeptoreekin, muskuluekin eta guruinekin.

Osagaiak

  • Sistema somatikoa: Zentzumenek jasotako informazioa hartu eta muskuluak mugitzeko erantzuna bidaltzeaz arduratzen da. Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu eta gorputza bere ingurunearekin kontaktuan mantentzen laguntzen du.
  • Sistema autonomo edo begetatiboa: Informazioa errai eta barne ingurunetik jaso, eta odol-hodi, guruin eta muskuluen gain eragiten du.

Sistema Somatikoa

Zer da: NSP-aren parte da.

Funtzioak:

  • Zentzuek detektatutako informazioa hartu eta muskuluak mugitzea ahalbidetzen duen erantzunaz arduratzen da.
  • Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu.
  • Gorputza bere ingurumenarekin kontaktuan mantentzen du.

Sistema Autonomoa

Zer da: NSP-aren parte da. Nahigabekoa da eta bizkarrezur-muinean, entzefalo-enborrean eta hipotalamoan dauden nerbioak aktibatzen ditu.

Funtzioak: Informazioa errai eta barne ingurunetik jaso, eta odol-hodi, guruin eta muskuluen gain eragiten du. Fenomeno hauek ez dute garunaren kontrol beharrik, beraz, inkontzienteak dira.

Azpisistemak

  • Nerbio Sistema Sinpatikoa: Bizkarrezurraren bi aldetik doazten bi nerbio-kateek osatzen dute. Ibilbidean lodiguneak agertzen dira (gongoil sinpatikoak). Gongoiletatik erraietara doazen nerbio-adarrak ateratzen dira. Noradrenalina du neurotransmisore gisa eta energia-gastua eskatzen duten ekintzekin dago erlazionatua, estres-egoera batean erreakzionatzeko prestatuz.
  • Nerbio Sistema Parasinpatikoa: Entzefaloaren azpitik ateratzen diren nerbio-adarrek osatzen dute. Gongoil isolatuek osatzen dute eta azetilkolina du neurotransmisore gisa; energia gordetzearen arduraduna da. Gorputza egoera normalean mantentzen du eta sinpatikoaren antagonista da.

Funtzionamendua

Bi sistemek zenbait organo erregulatzen dituzte:

  • Sinpatikoak organoak kitzikatu eta parasinpatikoak lasaitu egiten ditu.
  • Sinpatikoak jarduera fisikorako eta ekintzetarako prestatzen du gorputza. Aktibatzean, bihotz-taupadak arindu eta presio arteriala gehitzen du. Parasinpatikoak kontrakoa egiten du.

Sistema Endokrinoa

Zer da: Guruin endokrinoek jariatzen dituzten hormonak dira. Nerbio sistemarekin batera aritzen da jokabideak zuzentzen eta oreka lortu eta mantentzen.

Funtzioak:

  • Zirkulazio-sistemara askatzen diren hormonak sintetizatu.
  • Ehun eta organo desberdinen funtzioak koordinatu eta integratu.

Entradas relacionadas: