Nietzsche supergizakia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB
Nietzcherentzat gizakia zeharo degeneratuta dago. Azken bi mila urtetan balio batzuk izan ditu eredu bezala, baina balio horiek guztiz gezurrak dira. Berak balio horien aldaketa nahi du, mendebaldeko gizakia antzinako Greziako balioetara bueltatzea. Zer da supergizakia? “horrela mintzatu zen Zaratrusta liburuan aurkitzen digu erantzuna”: Supergizakia lurraren zentzua da:1-bizitzari baietza ematea, 2-gorputzaren mesprezuari ezetza ematea, 3- norberak momentuan erabakitzeari baietza ematea, 4-zer den ona eta zer den txarra bakoitzak esateari baietza ematea, 5-kristautasunen balioei ezetza ematea, 6-balio guztien aldaketari baietza ematea. Supergizakiak zentzu berri bat emango dio errealitateari. Beste mundu bateko ametsak utzi eta lurrera itzuliko da. Bere moralak erabateko autonomia izango du, ongia eta gaizkiaz haragokoa. Supergizakiaren ideia ez da ezinbesteko errealitate baten iragarpena, nahimenerako helburua baizik. Gizakia hautespen naturalaren bidez sortuko da. Supergizakiak aldatzeko ausardia izan behar du. Jainkoaren heriotzaren ondorioz gizakiaren esentzia aldatuz doa. Supergizakia etortzeko espirituak hiru itxuraldaketa egin behar ditu: gamelua, lehoia eta haurra. 1-Gameluaren irudia lege moralaren handitasuna adierazteko erabiltzen du. Bizkar gaineko zama arrastaka eraman behar du.Idealismoaren alde dagoen gizakiak ere ez du bizitzan erraztasunik nahi. 2- Lehoi bihurtzen da. Ezetz esaten du, balio tradizionalistak ukatzen ditu. Supergizakia ekoizteko baldintzak sortzen ditu. Gameluak zama arintzea nahi du eta lehoi bihurtzen da, hau da, lege moral idealistaren lekuan bere nahia ezartzen du. Halere oraindik ez du nahikoa. 3- Haurrek bakarrik dute sormen askea balioak sortzeko. Haurra bakarrik da bizitza berria eraikitzeko gai. Azken batean, haurra bakarrik izan daiteke Supergizakia.