Nietzscheren Botere-nahia: Filosofia eta Bizitzaren Funtsa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,31 KB
Nietzscheren Botere-nahia
Nietzscheren arabera, mundua etengabe aldatzen ari den zerbait da. Izateen fluxu amaigabea baino ez da errealitatea, eta gizakia ere fluxu horren zati da. Azken finean, errealitatea eta bizia botere-nahia baino ez dira. Izatearen funtsa botere-nahia da: etengabeko bilakaera, sorkuntza eta suntsipena.
Mundua indarren borrokaleku gisa
Mundua etengabeko norgehiagokan dauden indarren borrokalekua da. Beraz, munduak ez du xede edo helbururik, baina, aldi berean, edozer posibilitate gauza daiteke etengabeko bilakaera horretan.
Gizakia eta botere-nahia
Gizakia ere botere-nahiaren emaitza da. Gizakia librea da, eta hobetzeko borondatea eta nahia dira giza biziaren funtsa. Gizakia etengabe hobetzen saiatuko da, eta horrek gizabanakoen arteko desberdintasunak sortzen ditu:
- Gizaki guztiak berdinak direlako ustearen kontrakoa da erabat.
- Zenbat eta sendoagoa izan botere-nahia, orduan eta handiagoa izango da gizabanakoen arteko desberdintasuna.
- Zenbat eta ahulagoa izan gizakia, orduan eta handiagoa izango da besteen berdina izateko nahia, desberdintasunak desagertarazteko gogoa.
Ezagumena eta natura
Ezagumena botere-nahiaren baliabideetako bat da; gizakiek errealitatea menperatu eta beren zerbitzura jarri nahi izaten dute jakinduriaren bidez. Ezagumenaren helburua natura menderatzea da.
Filosofiaren kritika
Filosofoak, munduaren bilakaera amaigabea onartu ezinda, izate iraunkorrak bilatzen saiatu dira; kontzeptuak sortu dituzte, eta beren asmoekin bat zetozen kontzeptuak soilik hartu dituzte egiazkotzat. Mende askotan zehar egiazkotzat hartutako uste edo sinesmen asko, bizi ahal izateko sortu diren asmakizunak baino ez dira.
Balio-sortzaile nagusia
Horregatik, balio-sortzaile nagusia botere-nahia izan behar dela aldarrikatu zuen Nietzschek. Botere-nahiak gidatutako biziaren beharra aldarrikatu zuen:
- Esklaboen edo artaldearen morala: Biziaren kontrakoa da; ahul eta koldarren bizimodua da, espiritu indartsuek irabaz dezaten ekidin nahi dutenena.
- Botere-nahiaren arabera bizitzea: Ez datza ahulak zapaltzean, baizik eta biziari aurre egiteko nork bere buruan konfiantza osoa izatean.