Nietzscheren Filosofia: Arima, Bizitza eta Balioen Transmutazioa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,5 KB
Arima
Pentsamendu klasikoan, arima bizidunen bizia eta mugimenduaren printzipio orokorra da, alde batetik, eta gorputzetik at topa dezakegun izadiari dagokion ezaugarri garrantzitsuena, bestetik. Kristautasunaren arabera, arima espiritua da; Tomas Akinokoak esaten duen legez, forma subsistentea da, bizirik irauten duena. Pentsalari horren arabera, arima asmakeria da, grinen eta desioen kontra baitago. Metafisikan eta erlijioetan sortzen diren kontzeptu unibertsalen artean kokatuta dago.
Bizitza
Nietzscheren arabera, bizitza aginte-nahian funtsatzen da. Bizitza Macht (indarra) da. Bizitzan ez dago ezer absoluturik, baina bizitza gauza guztiak balioesteko erreferentzia da. Bizitza errealitate bakar eta funtsezkoena da, eta horrekin bat datoz bitalista guztiak. Nietzscheren bizitza Heraklitoren bilakaeraren antzekoa da. Azkenik, Nietzschek bere osotasunean erabiltzen du bizitzaren kontzeptua: bizitzaren zenbait alderdi garrantzitsu guztiz irrazionalak dira, eta, ondorioz, bizitza ezin daiteke mekanizismotik ulertu.
Balio guztien transmutazioa
Nietzschek aldarrikatzen duen gizadi berriaren eginkizuna da. Balioen transmutazioaren bidez, gezurra egia bihurtzen du Nietzschek, eta alderantziz; halaber, ongia gaizki bihurtzen du. Nolanahi ere, balioen transmutazioa balioespenak sortzeko era berri bat da. Nietzschek gizakia aldezten du, ongiaren eta gaizkiaren sortzaile izan dadin. Balioen transmutazioa Jainkoaren heriotza gainditu duen eta bere burua baieztatzen duen supergizakiaren egitekoa da.
Gezurra eta Egia
Gezurra
Mendebaldeko kultura osoa kutsatzen duten faltsukeria metafisikoen multzoa da. Milurteetako hutsegite honen jatorria bizitzari uko egitetik dator. Gizakiak bere burua engainatzen du, zentzua mundu ideal batean kokatzen duelako. Platonek bi munduen arteko bereizketa egiten du. Funtsean, okerra berbera da: bizitzaren zinezko izaera aldakorra itxurazkotzat hartuz, absolutu eta eternalen mundu zerutiarra eratzea.
Egia
Pasarte honetan, gezur metafisikoari kontrajartzeko erabiltzen du Nietzschek egia hitza, eta alde horretatik, egia sentigarriarekin parekatzen du. Nietzscherentzat, egia, balio moralaren antzera, ez da absolutua, eta bizitzarentzat baliagarria den heinean soilik mintza daiteke egiaz. Egia subjektibo eta borondatezko bihurtzen da Nietzscheren filosofian, gizakiak bere botere-nahitik sortua, nork bere burua gainditu eta errealitatea kontrolatzeko.