Nihilismoa eta balioen transmutazioa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Nihilismoa eta balioen trasbaliakuntza
Nihilismoa, bizitzaren zentzua galdutakoan sortu zen mugimendu filosofikoa da. Korronte honek, ikuspuntu pesimistak, kritikoak, ezkorrak zabaldu zituen, batez ere, Europako zibilizazioak praktikan erakutsitako fatsukeria ikusi ondoren. Ideologia kristau burgesak, biolentzia, desesperazioa eta sufrimendua besterik ez ditu sortu. Nihilismoarentzat
ezinezkoa da zibiliazio europearrak sortu dituen egitura politiko, ekonomiko, juridiko edo moraletan esperantzarik eduki. Nihilismoak oso gogor salatu zuen Europako balioen hipokresia. Honengatik hain zuzen ere nihilismoa hutsarekin, nekearekin, desesperazioarekin edo uko egitearekin erlazionatzen dugu.
Nietzsche nihilismoaren diagnostikoarekin bete betean koinziditzen du. Ezin da ideologia kristau burgesarekin inolako esperantzarik eduki. Benetako errealitatea latza da, trajikoa.Dena den, Nietzschek ez du onartzen nihilismoaren errenuntzia, ez du onartzen libre izateko
saiakerarik ez egitea. Uko egitearen planteamendua onartezina iruditzen zaio (nahiz eta ahalegina aldrebes atera, bizitzaz gozatzeko eta sufrmendua gainditzeko borrokatu beharra dago).
Balio zaharrek, ideologia kristau burges faltsuak ez badute inolako esperantzarik sortzen, balio eraldaketari eutsi beharko genioke. Balio berriak sortzerakoan, gutako bakoitza bere askatasunaren jabe delarik gizabanako gisa jokatuko du, inoren menpe jrri gabe eta
askatasuna praktikatzeko errebeldia zabalduko duelarik.
BALIO BERRIAK
Burujabetza: norberak sortzen, asmatzen, eraikitzen, aplikatzen ditu balio horiek.
Esan dugun moduan, mendebaldeko zibilizazioa, bizitzaren, askatasunaren eta pertsonaren aurkako erasoa bada, balio berriak asmatu beharko ditugu. Nietzscherentzat, bi aukera besterik ez daude:
A) MORROI, ESKLABUEN BALIO MORALAK
Gorroto, mendeku, ahultasunaren, konplejuaren, lotsaren edo errukiaren balioak dira. Morroien morala artadeak merezi du. Pertsona arruntek, humilek eta gaixorik daudenen morala da.
B) JAUN, NAGUSIEN BALIO MORALAK
Bizitzaren bertuteak sutsuki defendatzen dituen balioak dira: Harrotasuna, hierarkia, indarra, zapalkuntza, krudelkeria, gupidagabekeria defendatzen duen morala. Menderatzaile izateko gogo basatia litzateke, gogorra, gainontzekoen aurkakoa.
Nietzscheren aukera bikoitz hau izugari probokatzailea eta ontraesanezkoa bada ere, balio aldaketaern beharra azpimarratu nahian dabil.

Entradas relacionadas: