Nire idazlanak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,92 KB

2013ko martxoaren 17a, larunbata

“Botelloia” Burugabekeria galanta

Moda izango al Da? Edo beharbada dirua aurrezteko moduetako bat? Ez dakit, eta suposatzen dut Jende asko ere zalantzan ibiliko dela, baina argi dago gaur egun hiri edota Herrietan arazo larri bihurtzen ari dela.

Jaiak gora eta jaiak behera, gazteek batez ere, alkohol artean bustitzea dute helburu. Kalimotxoak, Garagardoa, vodkaz eginiko nahasteak, likoreak … batek daki! Bistakoa da gauzak erabat aldatu direla azken urteotan eta Lekutan gelditzen direla hogei urte aurreragoko jaiak, dibertitzeko modu Horiek, tabernetan partekatutako kalimotxo edalontzi haiek … Orain, ohikoa da Herrietako txoko ezkutuenetan gazte bat bere botila kuttunarekin poz-pozik aurkitzea.

Ideia hori egia esan niri zentzugabekeria iruditzen zait. Dudak ditut nire buruan nonahi ea Dibertitzeko egiten duten, edateagatik edaten duten, hobeto sentitzeko den … Ez Dut ulertzen egia esan . Ez al da erosoagoa taberna batean behar den bezalako Trago bat eskatzea eta bertako musikaz gozatzea? Tabernak utzik egotearen Arrazoitzat joko nuke faktore hau.

Horrez gain, Kaleetako zikinkeria salatzeko modukoa da. Botilak gora, “tetrabrikak” behera, Edonork pairatu dezakeen amets gaizto bat! Eta zer esanik ez udaletxean Pilatzen diren herrietako biztanleen kexez. Ez da ez gustukoa zure etxeko Atarian lagun-talde bat oihuka eta barre Algaraka egotea ordu txiki horietan eta goizean goiz kalera irten eta ataria labirinto Bihurtua aurkitzea.

Ziur nago, gazte Askok tabernenmundu lasaia aurkitzeko Premia izango balute, kale-zurrutak mito bihurtuko liratekeela.

Entradas relacionadas: