Nutrizio Enterala, Parenterala eta Balantze Hidrikoa

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

Nutrizio Enterala eta Gastrostomia

PEG zundaren inguruko garbiketa: Gasa eta sueroarekin garbitu behar da. Nutrizio enteralerako, grabitate bidezko infusio-teknika erabiltzen da PEG zundarekin, elikagai-poltsa eta ekipo espezifikoa erabiliz.

Gastrostomiarako Gailuak eta Garbiketa

  • Gastrostomiarako elikatzeko zunda: Foley zunda deitzen da; nutrizio enteral perkutaneoa emateko erabiltzen den zunda da.
  • Gastrostomia tapoia: Nutrizio enteraleko zundaren ordez erabiltzen da, nutrizio enteral perkutaneoa emateko.

Gastrostomia tapoiaren inguruko garbiketa: Gasa edo kotoizko makiltxo batekin eta sueroarekin egunean behin garbitu behar da.

Nutrizio Parenterala eta Kateter Zentrala

Zain barneko kateter zentrala: Zain barneko suero berezia odolera sartzeko erabiltzen den gailua da, nutrizio parenteralean erabilia. Insersio-puntuan apositu bat du eta hiru bideetako giltza dauka.

Nutrizio parenteraleko poltsa eta ekipoa: Zain barneko kateter zentralarekin konektatzen da elikadura parenterala zainean sartzeko. Poltsan zain barneko suero berezia sartzen da.

Konplikazioak eta Prebentzioa

  • Erreflexu gastroesofagikoa: Urdaileko edukia atzera egin eta hestegorrirantz igotzen denean gertatzen da.
  • Bronkoaspirazioa: Digestio-aparatuko elikagaiak arnasbideetara sartzea da. Hau saihesteko, pazientea Fowler jarreran jarri behar da prozesuan zehar eta ondorengo 30 minutuetan.

Balantze Hidrikoa: Ingesta eta Egresioa

Ingesta: Hartzen den likidoaren sarrera da. Egresioa: Kanporatzen den likidoaren irteera da.

Likidoen Oreka Gorputzean

Egunean, 24 ordutan gutxi gorabehera, 2300-2600 ml sartzen dira eta 2600 ml inguru kanporatzen dira. Sarrerak eta irteerak orekatuta egon behar dira osasuntsu egoteko; oreka hori hausten bada, osasun-arazoak sor daitezke.

Likidoen Galera eta Sarrera Bideak

Paziente batek bide hauetatik gal dezake likidoa:

  • Gernutik eta hesteetatik (gorotzak).
  • Larruazaletik (izerdia).
  • Sukarratik eta okadatik.

Likidoa bide hauetatik sartzen da gorputzean: ura edanez eta elikagaiak hartuz (frutak, adibidez).

Zain Barneko Hidroterapia

Zain barneko hidroterapia edo benoklisa: Bolumen handiko likido organikoen osaera mantentzeko edo berreskuratzeko, sueroa zain barneko bidetik sartzean datza.

Entradas relacionadas: