Ontogenesia, Filogenesia eta Giza Eboluzioaren Prozesua

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Ontogenesia eta Filogenesia

  • Ontogenesia: Bizitzan zehar banakoak jasaten dituen aldaketak dira (jaiotzetik heriotzara).
  • Filogenesia: Espezieek belaunaldiz belaunaldi jasotako aldaketa multzoa (adibidez, txorien mokoa edo jirafen zama).

Filogenesiari buruzko azalpenak

  • Teoria fixista: Ontogenesia gertatzen dela defendatzen du, baina filogenesia ez; espezieak aldaezinak direla dio (Aristoteles).
  • Teoria eboluzionistak: Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra proposatu zuena. Bere ustez, gorputzaren atal baten erabilera intentsiboak atal hori sendotzea eragiten zuen; beraz, bizitzan zehar espezieak ingurura egokitzen ziren.

Eboluzionismoaren garapena

Charles Darwin: Espezieak belaunaldiz belaunaldi aldatzen zirela defendatzen zuen. Horretarako, hautesmen naturalaren mekanismoa proposatu zuen: ingurura hobeto egokitutako banakoek biziraun eta ezaugarriak ondorengoei pasatzen zizkieten.

Gizakiaren jatorria

Antropogenesia: Gure arbasoetatik gaur egungo gizakira bilakatzeko prozesu osoa da (4,5-7 milioi urte).

Hominizazioa

Antropogenesiko atal fisikoekin dago erlazionatuta, hau da, gizakiak denboran zehar izandako hobekuntza fisiologikoak. Atal nagusiak hauek dira:

  • Bi oinetan ibiltzea.
  • Eskuak libre geratzea.
  • Barailezurraren aldaketa.
  • Heldu gabe jaiotzea.
  • Ekumenikotasuna eta zerebralizazioa.

Humanizazioa

Antropogenesiaren atal kognitiboekin du erlazio zuzena, zehazki, ideia konplexu eta abstraktuen ulermenarekin:

  • Tresnen erabilera: Tresnak egitea eta sua kontrolatzea.
  • Gizarte-harreman konplexuak:
    • Morala: Gizarteak ezarritako araudi edo printzipio multzoa.
    • Etika: Banako bakoitzak dituen printzipioak.
    • Erlijioa eta kultura.
  • Hizkuntza: Komunikazioa maila gorago batera eramateko gaitasuna; ideia sakonak transmititzeko gramatika eta sintaxi konplexuak garatzea.

Bi prozesu hauek aldi berean gertatu ziren, eta hauetako batean aldaketa txiki batek eragin handiak izan zituen gure garapenean.

Kultura

  • Kultura gizaki-talde baten bizimodua da: jakintzak, sinesmenak, tresnak, ohiturak eta hizkuntza.
  • Kulturak gure desabantaila biologikoak gainditzen lagundu digu.
  • Kulturak oso azkar eboluzionatzen du gizakiarekin konparatuta eta oso anitza da.
  • Heldugabetasunagatik, jaioterrira helduek ikasitako edozer txertatu dakieke, horrela kulturan sartuz.

Entradas relacionadas: