Ordenagailuaren osagai nagusiak: elikadura, ama plaka, RAM, prozesadorea eta disko gogorra

Clasificado en Informática

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,35 KB

Elikadura iturria

Elikadura iturria ordenagailuaren osagai garrantzitsuenetako bat da, eta sistema osoan energia banatzen du.

Elikadura iturriak hiru eginkizun nagusi ditu:

  • Errektifikatu: sare alternotik datorren korrontea zuzendu eta korronte jarraitua bihurtzen du.
  • Eraldatu: sarrerako korrontea normalean 12,5 eta 3,3 voltiokoa izaten da, eta irteeran -12 eta -5 V-ak ere sortzen dira.
  • Finkatu: irteerako korrontea finkatzen du, egonkor egon dadin.

Konexioak

  • A: barrurantz, ama plakara doan konexioa, CD, DVD edo disko gogorretara doana.
  • B: kanporanzko konexioa, entxufera doana, modelo desberdinetan aldatzen dena.

Oinarrizko plaka

Definizioa: Txartel nagusia edo ama plaka ordenagailu baten sistema elektroniko konplexu bat osatzen duen plaka nagusia da.

Gaur egungo ordenagailu bat eraikitzeko, mikroprozesagailua, memoria eta beste oinarrizko osagai batzuk txertatzen dira ama plakan.

Funtzioak

Osagai garrantzitsuenak lotzen ditu.

Kokapena

Ordenagailuaren dorrearen alde batean dago.

RAM memoria

Funtzioa

  • RAM (Random Access Memory, ausazko sarbideko memoria) irakurtzeko eta idazteko aukera eskaintzen duen memoria da.
  • Memoria hau iragankorra da: korrontea kentzen denean, bertako edukia galtzen du berehala.
  • Normalean denbora batez datu ez iraunkorrak gordetzeko erabiltzen da.
  • DDR-SDRAM (Double Data Rate SDRAM) erloju-ziklo bakoitzean datuak birritan bidaltzen dituen memoria sinkronoa da. Modu honetan sistemako busaren abiadurari bikoitza funtzionatzen du, erloju-maiztasuna handitu gabe.
  • SDRAM bezala, DIMM moduluetan fabrikatzen da; kasu honetan 184 kontaktukoak izango dira modulu hauek.

Non kokatzen da eta konexioa

Oinarrizko bazan (ama plakan) RAM memoriak kokatzen dira, hau da, plakako zirrikitu batzuetan.

Prozesadorea

Funtzioa

Datuak prozesatu eta ondoren disko gogorrera bidaltzen ditu. Prozesadorea ordenagailuaren "garuna" da, eta osagai garrantzitsuena da, ordenagailuaren funtzionamendua kontrolatzen baitu eta kalkulu guztiak egiten baititu.

Segundoko egin dezakeen kalkuluaren arabera egongo da ordenagailuaren abiadura, hau da, megahertzetan eta gigahertzetan neurtzen da. Zenbat eta prozesadore azkarragoa, orduan eta hobea izango da ordenagailuaren errendimendua eta aplikazio konplexuagoak erabiltzeko gai izango da.

Konexioak

Ordenagailuaren barruan, prozesadorea ama plakarekin dago lotuta.

Kokapena

Ama plakan lotuta soketa batean sartuta dago, eta gainean disipagailua eta haizagailua dauzka.

Modelo eta fabrikatzaileak

Pentium, AMD, ...

Disko gogorra

Zer dira disko gogorrak?

Disko gogorra (ingelesez Hard Disk, HD edo HDD akronimoekin laburtzen dena) ordenagailu batean informazio iraunkorra gordetzen duen gailua da.

Disko gogorrek datu kopuru handiak gordetzeko gaitasuna dute, eta azkarrak dira datuak bilatu, ezabatu eta idazteko orduan.

Funtzionamendua

Orokorrean, disko gogorrek magnetiko digitaleko grabazio sistema erabiltzen dute. Disko hauetan, karkasa baten barruan, ardatz zentrala duten plater pila bat aurkituko dugu. Plater hauek biraka asten dira, abiadura handia lortuz. Plater hauetan zeharreko inpultso magnetikoak irakurri edo idazteaz arduratzen diren buruak aurkitzen dira.

Disko gogor batek hauek ditu:

  • Datuak gordetzen dituzten plater
  • Irakurketa/idazketa burua
  • Platerak biratzen dituen motorra
  • Burua mugitzen duen elektroimana
  • Kontrol zirkuitu elektronikoa, honako hau duena: ordenagailuarekin interfaze, cache memoria, estatikotasuna ekiditeko poltsatxo lurrargarria (silizio gla)
  • Zikintasunetik babesten duen karkasa, torlojuak eta giroa

Disko gogor baten zatiak

Disko hauetan, karkasa baten barruan, ardatz zentrala duten plater pila bat aurkituko dugu. Disko gogor baten barruan plater ugari daude (2 eta 4 artean). Hauek disko kontzentrikoak dira eta denak batera egiten dute biraka. Burua (irakurri eta idazteko gailua) denak batera, kanpora edo barrura mugitzen dira, eta birtikalki lerrokatuta dauden besoen multzo bat da. Plater hauen puntan irakurketa/idazketa buruak daude; buruaren mugimenduari esker, diskoaren kanpoko eta barruko aldeak irakurri ditzakete.

Plater bakoitzak bi aurpegi ditu, eta bakoitzeko irakurketa/idazketa burua bat dago.

Konexioak

Disko gogor batean hainbat konexio mota daude: SATA, IDE edo SCSI:

  • IDE (Integrated Drive Electronics) edo ATA (Advanced Technology Attachment): datuak gordetzen dituen biltegia duten dispositiboak, adibidez ATAPI (Advanced Technology Attachment Packet Interface) disko gogorrak bezala.
  • SCSI: informazioa gordetzeko gaitasun handia duten disko gogorrak dira (5 GB-etatik 23 GB-etara). Hiru modu desberdinetan aurkezten dira: SCSI estandarra (Standard SCSI), SCSI azkarra (Fast SCSI) eta SCSI zabal-azkarra (Fast-Wide SCSI). SCSI kontrolagailu batek 7 disko gogor kontrolatzeko gaitasuna du.
  • SATA (Serial ATA): datuak transmititzeko konexio estandar berria erabiltzen du, IDE baino azkarragoa eta hobea dena. Gaur egun SATA bi bertsio daude: lehenengoa 1,5 Gb/s-koa eta SATA2 3,0 Gb/s-ko transferentzia abiadura duena.

Entradas relacionadas: