Oroimena

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,03 KB

 Iraupen handiko oroimenaIraupen handiko oroimena bizitza osoan zehar gureganatzen ditugun informazio guztien biltegia da. Mugagabea da edukieraren eta iraupenaren aldetik, ondorioz, oroimen-egiturarik aberatsena eta konplexuena da. Hor gordetako oroimenak betiko gordeta gelditzen dira.Iraupen laburrekoa gauzen ezaugarri fisikoetan oinarritzen da, aldiz, iraupen handikoa gauzen esanahietan oinarritzen da. Bertan hiru sistema bereiztu ditzakegu. Gertaeren oroimena, iraganeko esperientziak gogoratzen ditugu; oroimen autobiografikoa da.Oroimen semantikoa, pertsona bakoitzaren munduaren ikuspegia gordetzen da, hau da, munduari buruz bakoitzak duen ezagutza.Prozeduren oroimenaren bitartez, gauzak nolaegiten diren gogoratzen dugu, hortxe gordetzen da, beraz, trebetasunen ezagutza.1. Prozesatze-mailen teoria,oroimen bakar bar dago eta gauzak prozesatze-mailen arabera gogoratzen ditugu. Teoria horrek oroimena prozesu aktiboa dela dio eta ez informazio biltegi pasiboa.Azalekoprozesatze-mailak zentzumenen bidez jasotako ezaugarriak biltzen ditu. Tarteko prozesatze-maila gauzen eredu beizgarriren bat jasotzen denean gertatzen da. Sakoneko mailan prozesatzen da informazioa, eta azken hori izango da oroimenean indartsuaen finkatuko dn edukia..2 MnemotekniaInformazioa hobeto gogoratzeko erabil ditzakegun teknikak dira.Tokien metodoa bide bat artu eta ikasi behar dugun ideia garrantzitsuenak bide horren toki zehatzekin elkartu behar ditugu, eta gaiaren ordena logikoari jarraitu.Hitz-gakoen metodoa

hitz-zerrenda buruz ikasteko egokia da.Istorioaren metodoaistorio bat asmatu behar dugu gogoratu nahi dugunaren inguruan.

Entradas relacionadas: