Osagai Elektronikoen Oinarrizko Gida: Funtzionamendua eta Ikurrak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 133,54 KB

1. Erresistentziak

Zer dira? Korrontearen intentsitatea mugatzeko erabiltzen diren osagai elektronikoak dira.

Ikurra:

MmRgCEIgg8A9wm1FQDNnTcAAAAABJRU5ErkJggg==

2. Potentziometroak

Zer dira? Balio aldakorra duten erresistentziak dira.

Ikurra:

vtRaYyQho2KDgK6Os6GRPP9puLAp9H7i5jMgC2wxeRGgvE7WuJ6NlowZj9MvNHgTq139cgz8A+roXOzzgFcEgAAAABJRU5ErkJggg==

3. Fotoerresistentziak edo LDR-ak

Zer dira? Argiaren intentsitatearen arabera balio aldakorra duten erresistentziak dira.

Funtzionatzeko era

Argiaren intentsitatea handitzen bada, LDRaren erresistentzia txikiagotu egiten da. Aldiz, argiaren intentsitatea txikitzen bada, LDRaren erresistentzia handitu egiten da.

Ikurra:

ANfTLXfn7TsEAAAAAElFTkSuQmCC

4. Termistoreak

Zer dira? Tenperaturaren arabera balio aldakorra duten erresistentziak dira.

Motak eta funtzionamendua

  • NTC (Negative Temperature Coefficient): Tenperatura igotzean, erresistentziaren balioa txikitu egiten da.
  • PTC (Positive Temperature Coefficient): Tenperatura igotzean, erresistentziaren balioa handitu egiten da.

Ikurrak:

INQdJIj3SQqWWDUUmIWVzXdDwJIsxUD3ZbgcVUBoACmDohIBo8i9rv5HD9wCNy0kNEPl6qun1yi4o03MABLEk4KV2JBtla4ESUCZNmhTrmBOQMcRlkX+NzHFLjVlA0SVg1KhRTXVCICl4DiQHlYOiBxbcSZnBvrQAqfVHtktR+lui8DXkYbuQOP4FauNv16PlQBEM46FoY9GoRCExuL2ocO6oiLBOQWV1HKhncQFF7RAikE1D4gkrsKUAu12PlgLFpAiv603m32aORFAxWoGmFZKk1vFjaD0zcs4CGC9pUhRbXOu4+jqv5UAxuHpSGmt56CKN1lru3985vT1vu4+5YaA06qH0N4nV39tzBrK5unU10mnPx6lGVcYMVEApY5a74B4VULpgEct4hAooZcxyF9yjAkoXLGIZj1ABpYxZ7oJ7VEDpgkUs4xEqoJQxy11wjwooXbCIZTxCBZQyZrkL7lEBpQsWsYxH+D9gv1iMHUQTgAAAAABJRU5ErkJggg==

5. VDR-ak (Varistoreak)

Zer dira? Beren borneetan aplikatzen zaien tentsioaren arabera balio aldakorra duten erresistentziak dira.

Ikurra:

pcAAAAASUVORK5CYII=

6. Diodoak

Zer dira? Korronteari noranzko batean pasatzen uzten dioten eta beste noranzkoan pasatzea eragozten duten osagai elektronikoak dira.

Ikurra eta hanken izenak:

ERWV7l2htofdeOZXuhN6u+owHkF1VMjeq6wl5YhK6wdeVQHgr1rWltQuztsuS5gFklxWNh7AHkQMeQD6IUvf0uctywAPILisaD2EPIgf+H7LmFGfv9akVAAAAAElFTkSuQmCC

7. LED diodoak

Zer dira? Korronteari pasatzen uzten diotenean argia igortzen duten diodoak dira.

Ikurra eta hanken izenak:

wTLrNntAAAAAElFTkSuQmCC

8. Transistoreak

Zer dira? Korrontearen intentsitatea kontrolatzen duten osagai elektronikoak dira. Transistore batek zero eta gehienezko balio baten arteko intentsitatea pasatzen uzten du.

Ikurrak eta hanken izenak

Hemen ikus ditzakegu NPN eta PNP transistoreen ikurrak:

PrQSUgBJQAkpACSgBJaAE3IyACgw3G1C9HSWgBJSAElACSkAJKAEl0JkEVGB0Jn09txJQAkpACSgBJaAElIAScDMCKjDcbED1dpSAElACSkAJKAEloASUQGcSUIHRmfT13EpACSgBJaAElIASUAJKwM0IqMBwswHV21ECSkAJKAEloASUgBJQAp1JQAVGZ9LXcysBJaAElIASUAJKQAkoATcjoALDzQZUb0cJKAEloASUgBJQAkpACXQmARUYnUlfz60ElIASUAJKQAkoASWgBNyMgAoMNxtQvR0loASUgBJQAkpACSgBJdCZBP4fLAK6BT4+I14AAAAASUVORK5CYII=

Transistorearen irabazia (β)

Transistorea egoera aktiboan dagoenean, Ic (kolektoreko korrontea) IB (baseko korrontea) baino zenbat bider handiagoa den adierazten du; hau da, transistorearen anplifikazio-ahalmena.

9. Elektroimanak

Zer dira? Elektrizitateak eragindako etengailuak dira.

Ikurra:

sCBKbjrLUGAAAAAElFTkSuQmCC

Funtzionamendua

Bobinatik intentsitatea igarotzean, elektroimana iman bihurtzen da eta konmutadorearen plaka erakartzen du, 1. posiziotik 2. posiziora pasatuz. Intentsitateak bobinatik igarotzeari uzten dionean, malguki batek konmutadorearen plaka jatorrizko posiziora (1. posiziora) itzultzen du.

10. Kondentsadoreak

Zer dira? Berriz kargatzeko pila baten antzera funtzionatzen duten osagai elektronikoak dira.

Funtzionatzeko era

Pila batera konektatzean, kondentsadorea kargatu egiten da (elektroiak hartu eta gordetzen ditu). Zirkuitu elektriko batean kondentsadore kargatu bat jartzen badugu, deskargatu egiten da, elektroiak zirkuituari emanez.

Motak eta ezaugarriak

  • Elektrolitikoak: Polaritatea dute (hanka positiboa eta negatiboa).
  • Zeramikoak: Ez dute polaritaterik.
  • Poliesterrekoak: Ez dute polaritaterik.

Kapazitatea

Kondentsadore baten kapazitatea (C), kondentsadoreari aplikatzen zaion tentsio (V) unitateko gorde dezakeen karga (Q) da. Formula hau da: C = Q / V.

  • 1 Farad: 1 volt-eko tentsiora konektatzean, 1 coulomb-eko karga (~6 trilioi elektroi) gordetzen du.
  • 3 Farad: 1 volt-eko tentsiora konektatzean, 3 coulomb-eko karga (~18 trilioi elektroi) gordetzen du.

11. Kondentsadore elektrolitikoak

Kondentsadore elektrolitiko bat kargatzeko, hanka positiboa pilaren borne positiboarekin konektatu behar da, eta hanka negatiboa borne negatiboarekin. Alderantziz konektatuz gero, kondentsadoreak eztanda egin dezake denbora gutxira.

Entradas relacionadas: