Osasun-arreta eta zentroen sailkapena

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Pazientearen arreta eta ospitalizazio-moduak

50 urteko paziente bat ospitalera heldu da gaixotasun kroniko konplexu bat diagnostikatzeko eta kontrol zorrotza ezartzeko. Profesionalek erabaki dute etxean jaso ditzakeela beharrezko arreta espezifikoak.

  • Zein ospitaleratze-modu hautatuko litzateke? Etxeko Ospitalizazioa, etxean jaso dezakeelako arreta.
  • Zein erakunde-mota izango litzateke egokiena? Ospitaleratzeko, ospitale orokorra; jarraipena egiteko, lehen mailako arreta.

Lehen Mailako Arretako (LMA) baliabideak

Lehen Mailako Arretako talde batek ezin du errehabilitazio-zerbitzu espezializaturik eskaini.

  • Zein erakunde-motara bideratuko lituzkete pazienteak? C.2 osasun-zentrora, arreta espezializatua delako.
  • Zein izen espezifiko izan dezake unitateak? Laguntza-unitatea: errehabilitazio-unitatea.

Kontsultategiak eta Osasun-zentroak

Zer da "Kontsultategi" bat (C.2.3.2) eta zein da bere ezaugarri nagusia Osasun-zentro batekin (C.2.3.1) alderatuta?

  • Kontsultategia (C.2.3.2): Lehen Mailako Arretako baliabide txikiagoa da. Beti osasun-zentroen menpe daude, profesional gutxi daudelako (normalean mediku bat, erizain bat edo txandaka etortzen diren profesionalak). Ez du zerbitzu zabalik.
  • Osasun-zentroa (C.2.3.1): Talde finkoa du (medikuak, erizainak, matronak, gizarte-langileak...). Baliabide tekniko gehiago ditu (kontsulta ugari, kirurgia txikia, diagnostiko-probak...).

Osasun Komunitarioa eta bestelako unitateak

Osasun Komunitarioko Zentroen funtzioa

Osasunaren sustapena eta gaixotasunen prebentzioa dira helburu nagusiak. Adibideak:

  1. Zaintza epidemiologikoa egitea.
  2. Ikerkuntza.
  3. Ingurumen-osasunaren babesa eta sustapena.

Egonaldi laburreko unitate medikoak (C.3.1)

Epe laburreko ospitalizazioa eskaintzen dute, normalean arreta integrala emanez.

Barneratzerik gabeko osasun-laguntza

Helburu nagusia: Pazienteari ospitaleratu gabe arreta espezializatua ematea.

Ehun-bankuen funtzioa

Giza ehunen bilketa, prozesatzea, kontserbazioa eta banaketa segurtasunez bermatzea.

Entradas relacionadas: