Osasun Langileen Izendapenak eta Antolaketa Mota Nagusiak
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,86 KB
8. Ospitale publiko bateko laborategian eta erizaintza arloan uda garaia iritsi da, eta langile finkoek beren oporraldiak eta baimenak hartu dituzte. Hori dela eta, absentzia horiek estaltzeko eta zerbitzuak normal jarraitzeko denboraldi horretan, langileak kontratatu behar dira. Zein estatutupeko langile mota dagokio kasu honi eta noiz ematen da izendapen hau? Estatutupeko Langile Aldi Baterakoa (PET), ordezkapen bidez. Langile finkoen oporraldiak edo bestelako absentziak estaltzeko erabiltzen da. Beraz, izendapena absentzia dagoen bitartean egiten da, zerbitzuak normaltasunez jarrai dezan.
9. Osasun-zentro publiko bateko dokumentazio sanitarioko teknikari finko batek lekualdatzea eskatu du beste probintzia batera, eta utzitako plaza hutsik geratu da. Plaza hori jabetza osoz bete bitartean, persona bat hartu nahi da. Zein izendapen mota jasoko du plaza hori betetzera sartzen den pertsonak eta zein da bere eginkizun nagusia? Estatutupeko Langile Aldi Baterakoa (PET), bitarteko izendapenarekin. Bere eginkizun nagusia lanpostu huts hori behin betiko bete arte okupatzea da.
Organigrama Motak
10. Definitu eta alderatu bi organigrama mota hauek arloaren irizpidearen arabera: Organigrama Orokorra vs. Organigrama Espezifikoa.
- Organigrama Orokorra: Erakunde osoaren ikuspegi orokorra erakusten du.
- Organigrama Espezifikoa: Enpresaren arlo edo sail jakin baten ikuspegi zehatza erakusten du.
Osasun-zentroen Zerbitzu-zorroak
11. Zein irizpidek ezartzen dituzte osasun-zentro publikoen eta pribatuen zerbitzu-zorroak?
Osasun-zentro publikoak
- Osasun Sistema Nazionalean (OSN) sartuta egotea.
- Osasun-zentro mota.
- Herritarren osasun-beharrak.
Osasun-zentro pribatuak
- Pazientearekin sinatutako aseguru-polizan jasotakoa.
- Zerbitzua ekonomikoki errentagarria izatea.
Lehen Mailako Arreta eta Zerbitzu-zorro Erkidea
12. Herri txiki bateko osasun-zentroko mediku eta erizainek egun lanpetua dute. Bertaratzen diren herritarrek hainbat premia dituzte: batzuek hilabetegarren aldiz joan beharra dute gaixotasun kroniko baten jarraipena egiteko (aldez aurretik hitzartuta zegoena), beste batzuek bat-bateko sukar handia edo ezusteko larrialdia dute, eta beste batzuek goizean bertan deitu dute kontsulta bat eskatzeko euren egoeragatik.
a) Zein hiru kontsulta-modalitate edo jarduera nagusi biltzen ditu Lehen Mailako Arretak eremu geografikoko biztanleriaren osasun-premiei erantzuteko?
- Eskariaren araberako kontsulta.
- Kontsulta programatua.
- Premiazko kontsulta.
b) Zein Errege Dekretuk arautzen du Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro erkidea? 1030/2006 Errege Dekretuak.