Paralinguistika, Proxemia eta Kinesia

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB

Paralinguistika

Ahotsak dituen ezaugarriekin komunikazio ona lortzeko ikertzen duen arloa da, ez-ahozko komunikazioaren arloa. Hurrengo hauek biltzen ditu:

  • Hitz-jarioa: hartzaileak gure mezuarekiko interesa izateko, hitz egokiak erabiltzen jakitea.
  • Artikulazioa: esaten ditugun hitzak era egoki batean eta ozentasun egokiz ahoskatzea, argitasunez entzunak izateko.
  • Abiadura: esandako hitzen eta esateko erabilitako denboraren arteko erlazioa da.
  • Bolumena edo ozentasuna: ahotsaren intentsitatea da.
  • Intonazioa: esaldiaren kurba melodikoa da. Intonazioari esker, hainbat gogo-aldarte adierazi ditzakegu, hitz berak erabili arren.

Proxemia

Gizakiek bere inguru fisikoa antolatzen duten era ikertzen du, baita horren ondorioak ere. Inguru fisikoa esaten dugunean, gizakien eguneroko topaketetan gordetzen diren tarteei buruz ari gara.

  • Gune intimoa: 15–45 cm artekoa da. Emozionalki oso gertu sentitzen ditugunak sartzen dira gune honetara (gurasoak, seme-alabak, senarra edo emaztea). Gune intimo eta pribatua 0-15 cm artekoa da, eta gune honetara heltzeko derrigorra da ukitzea edo kontaktu fisikoa izatea.
  • Gune pertsonala: 46 cm-tik 1,25 metrora arteko tartea hartzen du. Bileretan, bulegoan edo festetan pertsonak bereizten dituen tartea da. Talde-lana egiteko tarte egokia da.
  • Gune soziala: 1,26–3,5 metro artekoa. Ezezagunengandik edo ezagutzen ez ditugun pertso-nengandik urruntzen gaituen tartea da.
  • Gune publikoa: 3,6 metrotik gorakoa. Giza multzo bati hitz egiteko tarte erosoa da.

Kinesia

Gorputz-mugimenduen, gure itxura fisikoaren eta abarren bidez bidaltzen diren mezuak aztertzen saiatzen da. Ez-ahozko komunikazioaren arlo honek lotura estua du bizi garen gizartearen kulturarekin.

Ikasiko ditugun kinesia-osagaiak edo -elementuak hauek dira:

  • Begirada
  • Gezurtiaren zeinuak
  • Beste zeinu arrunt batzuk

Zer da lengoaia?

Lengoaia gizakien fenomeno bat da; fenomeno horri esker, ideiak, emozioak eta sentimenduak ematen dizkiote elkarri, ahozko, idatzizko edota zeinu bidezko sistemak erabiliz. Esan daiteke lengoaia berdina dela gizaki guztietan.

Entradas relacionadas: