Pedro Ignazio Barrutiaren Gabonetako Ikuskizuna: Analisia

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Josef eta Aingeruaren arteko elkarrizketa

Josef: «Izorra sentitzen dot neure espose. Aditu ezin dot zer dan nik kausia, dozella bat ain garbia nolan zaran zu, Maria. Nola da posible? Ai, ai, ai, ene! Eztot nik merezitzen zeugaz gelditzea. Zer egingo neuke, ai, ene tristea? Fuerza jat juatia, inposible egotea zeugainik ausente. Ai, ai, ai, ene!» (echese a dormir) (aparece el ángel)

Aingerua: «Josef, itzi bekio pentsamentu orri, biotzeko penea desterra bidi; zure esposeagan ezta posible iñok edirotzea ulparik batere. Labur da gizonaren adimentua aditzeko Jaunaren ordenadua. Espiritu Santuak keriza eginik, Jesusa jaioko da Birjineagainik.» (váse)

Josef: «Beti zaode, Jauna, faboreginen. Ojala nik baneki agradezitzen. Zeu zara ene Jauna, zeurea nazu, nigaz gura dozuna egin egizu.» (váse)

Ohar filologikoak eta lexikoa

  • Izorra: ‘haurdun’. Euskal eremu osoan erabilia (ik. OEH).
  • Kausia: Errima egokia izan dadin, kausea behar luke.
  • Zer egingo neuke...: Puntuazio aukera: Zer egingo neuke? Ai, ene tristea!
  • Fuerza jat: ‘beharrezko zait’. Gaztelaniatik hartutako esapidea.
  • Itzi bekio pensamentu orri: NOR-NORI egitura zaharra.
  • Edirotzea: ‘aurkitzea’. Ediren aditzaren aldaera.
  • Keriza eginik: ‘itzal eginik’ edo ‘aterpea emanik’.
  • Jesusa: Izen berezia izan arren, artikuluarekin ageri da.
  • Faboreginen: ‘mesede egiten’.

Pedro Ignazio Barrutia eta bere lana

Gabonetako ikuskizuna Pedro Ignazio Barrutiak (Aramaio 1682-Arrasate 1759) idatzitako lana da. Arrasateko notarioa izan zen eta lehen euskal antzerki lan ezagunaren egilea dugu. Testua XVIII. mende hasieran idatzia da, ekialdeko bizkaieraz.

Testuaren historia eta edizioak

  • 1896: Juan Carlos Gerrak aurkitu eta kopiatu zuen.
  • 1897: Azkuek Euskalzale aldizkarian argitaratu zuen.
  • 1960: Gabriel Arestik Euskera aldizkarian argitaratu zuen.
  • 1983: Lakarrak edizio kritikoa eta itzulpena egin zituen; Latxagak eskuizkribua "aurkitu" zuen.

Entradas relacionadas: