Penintsularen klimak eta faktoreak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,36 KB

Espainian, eguraldien eta klimen aniztasun handia dago, klimako faktore eta osagai batzuen eraginez. Faktoreak kliman eragin etengabekoa eta aldaezina duten alderdiak dira. Bi multzo daude:Faktore Geografikoak:*Espainiako latitudearen eraginez, ipar hemisferioko inguru epelean dago eta, bi urtaro bereizten dira uda eta negua eta bien artean, trantsiziozko bi urtaro daude udaberria eta udazkena.*Penintsularen kokapena: ezaugarri termiko desberdinak dituzten bi ur masa handiren artean (atlantikoa eta mediterraneoa) eta bi kontinenteren artean (Afrika eta Europa) dago. Ezaugarri desberdinak dituzten bi aire masen bidegurutzea da.*Itsasoaren eragina urria da penintsulan oso zabala delako, kostaldeek gorabehera gutxi dituztelako eta kostaldearen paraleloan erliebe menditsuak daudelako. Eraginez, irekitako periferia estu baten eta klima-joera kontinentala duten barrualdeko lurren artean kontraste handia dago.

Entradas relacionadas: