Peru Abarka eta Lore Jokoak: Euskal Literaturaren Gakoak

Clasificado en Latín

Escrito el en con un tamaño de 2,2 KB

Peru Abarka: Baserri-giroaren eta Euskararen Apologia

Euskal bertute guztien jabe den baserritarraren eta harroputz bezain ezjakina den bizargile kaletarraren elkarrizketak eta bizipenak darabiltza Mogelek. Pertsonaiok islatzen dituzten bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa: Maisu Juanek erdarakadaz betetako hizkera bat erabiltzen du, eta Peruk hizkera aberats eta garbiz aritzen da.

Mogelen helburua euskal hizkuntza eta kulturaren apologia egitea da. Baserritar bizimoduaren idealizazio nabarmena da. Mogelek frogatu nahi du baserritarrek sakoneko jakituria daukatela euren bizibideko gauzez, eta euskara beste edozein hizkuntza bezain gai eta erabilgarria dela.

Zergatik da Peru Abarka obra gorena?

Kritikak Peru Abarka euskal obra gorenen artean dauka. Ondoren aipatuko ditugun ezaugarri hauek argigarri izan ditzakegu:

  • Kultura-maila arruntetik goratxoagoko hartzaileari dago zuzenduta obra.
  • Elkarrizketen ugariak, bestelakoan ere luzea ez den obra arindu egiten du, eta hartzaileari hurbildu.

Antonio Abadiaren Euskal Festak

XIX. mendeko bigarren erdian, Antonio Abadiak Euskal Festak edo Lore Jokoak eratu zituen; lehena Urruñan izan zen 1853an eta azkena Ezpeletan 1896an.

Lehiaketetan, hasieran, poesia agertzen da, gai nahitaezkoa Ameriketarako emigrazioa izanik. Aurki bat-bateko bertso lehiaketak ere agertuko dira 1856tik aitzina; bertso-saiotan jarri ohi ziren gaiak bizimodua, ogibidea eta antzekoekin lotuak ziren (hiritarra eta laboraria, ezkondua eta ezkongabea, etab.).

Egile Garrantzitsuak eta Lore Jokoen Eragina

Lore Jokoek bertsolari eta poeta anitz erakarri zituzten, are mugaz bi aldeetakoak. Haien artean aipagarriak dira:

  • Iparraldekoak: J. B. Elizanburu, G. Adema "Zaldubi", Joanes Oxalde (1814-1897) eta J. B. Larralde (1804-1870).
  • Hegoaldekoak: Arrese Beitia, Arana, Iraola, Artola, Arzak, K. Otaegi (1836-1890), etab.

Lore Jokoek euskara zabaldu eta euskal literatura eratu eta erakundetu zuten. Poesia suspertu zuten eta, ondotik, kontaera eta teatroa abian jarriko ziren.

Entradas relacionadas: