Plaka litosferikoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,24 KB

-Zertan oinarritzen da lurraren eredu geodinamikoa?Zein dira heredu honen geruzak? Oinarritzen da zer egoera fisikotan dauden geruzak eta zer propietate mekaniko dituzten, beren presioa eta tenperaturei erantzuteko. Eredu geokimikoa=geruzen konposizioan oinarritzen da. Eredu deodinamikoa= geruzen egoera fisikoan oinarritzen da


-Deskribatu geruza bakoitza:
LITOSFERA= zurruna da. Bi mota daude:ozeanikoa eta kontinentala.Plaka litosferiko izeneko zatiz osaturik daude, hauek mugitu egiten dira.
ATENOSFERA=Solidoa baina fluidoak mugitu.670km-ko sakoneratik hasi eta D'' geruzaraino zatia da. D''GERUZA=planetako eremurik dinamikoenetako bat da.Kanpo nukelotik datorren beroa metatzen du.Gandor termikoa sortzen du. ENDOSFERA=eredu geokimikoko nukleo osoa hartzen du.Konbekzio-korronte horiek sortzen dute Lurraren eremu magnetikoa.


-Nola transmititzen da beroa endosferatik litosferaraino? D-geruzan sortzen diren gandor termikoak gora igo eta Litosferaraino iristen dira, batzuetan Litosfera zulatzen dute, laba kanporatzen da eta horrela beroa askatu egiten da.


Definitu:
GRADIENTE GEOTERMIKOA=lurrean zenbat eta gehiago barneratu orduan eta tenperatura handiagoak egoteari. KONBEKZIO-KORRONTEAK=material fluidoak berotzen direnean sortzen diren mugimenduak,gorantz material beroak,beherantz material hotzak. ISOSTASIA=litosfera zurruna azpiko mantuaren gainean flotatzen denean mantzentzen duen orekari deritzo.
SUBSIDENTZIA=litosferaren gaineko pisua handitzean hondoratze prozesua da.Adibidez,glaziazio baten ondorioz. SUBDUKZIOA=plaka litosferiko ozeaniko bat, higidura horizontalen ondorioz, beste plaka baten azpian hondoratzen da mantua.


-Zein izen zuen Alfred Wegnerren hipotesiak? Jitoaren hipotesia: Alfred Wegner-ek XX.Mendearen hasieran proposatu zuen. Hipotesi honen arabera duela 300 milioi urte kontinente guztiak baturik zeuden eta Pangea izeneko superkontinentea osatzen zuten.Gero banatzen hasi ziren eta astiro desplazatzen, gaur egungo kokapena izan arte.Hipotesi hau indartzeko hainbat froga aurkeztu zituen. Froga geografikoa=kontinenteak puzzle baten moduan ahokatzen dira. Froga paleoklimatikoak=duela milioi urte glaziar baten aztarnak, gaur egun oso urrun daude, kontinenteak mugitu egin direlako. Froga paleontologikoak=gaur egun oso urrun dauden tokietan topatutako antzeko fosilak, garai batean leku berean sortuak.


-Zer da magnetitak eta zer propietate dauka? Laban sortzen den mineral bat da.Bere molekulak eremu magnetikoaren arabera orientatzen dira.Propietate magnetikoak ditu.


-Zertan oinarritzen da ozeano-hondoen hedapenaren hipotesia?
Ozeano-hondoen hedapena dortsaletan gertatzen da;izan ere, jarduera bolkanikoak eta hondoa pixkanaka dortsaletik aldentzeak lurrazal ozeaniko bberria sortzen du.


-Zer dira plaka litosferikoak?Motak? Litosfera sortzen duten zatiak, lurrazalak eta mantuaren lehen 50km-ak,solidoa eta zurruna. Motak: ozeanikoa(O.Barekoa), Kontinentala(Iranekoa,Arabiakoa), mixtoak (Iparramerika, Hegoamerika, Afrika).


Entradas relacionadas: