Plaka Tektonika: Wilson Zikloa eta Prozesu Geologikoak
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,6 KB
Konbekzio-korronteak
Konbekzio-korronteak daude plakak mugitzen direlako. Sakonera handitzean tenperatura oso altua denez, astenosferako materialak gorantz doaz. Gora heltzean, hoztu egiten dira gradiente geotermikoa txikiagoa delako. Behin hoztuta, material hori beherantz doa berriro. Horrela, puntu batzuetan materiala igo egiten da eta beste batzuetan jaitsi.
Wilson zikloa
Litosfera etengabe eratzen da eta, aldi berean, suntsitu egiten da subdukzio-eremuetan. Ziklo honi Wilson zikloa deritzogu.
Deformazio tektonikoak: Failak eta tolesdurak
Failak
Estratuen eta arroken hausturak dira; askotan, tolestura baten amaiera izaten dira. Hausturaren ondoren, bi bloke geratzen dira eta bata bestearekiko desplazatzen da. Bi faila mota nagusi daude:
- Faila normala
- Alderantzizko faila
Tolesdurak
Tenperatura eta presioari esker sortzen diren estratuen eta arroken deformazioak dira. Arroka horiek portaera plastikoa izan behar dute horrelako eraldaketak jasan ahal izateko.
Zamalkadurak
Faila batean, bloke bat bestearen gainean kokatzen denean gertatzen da. Alderantzizko failetan gertatzen dira, konpresio-indarrek etengabe eragiten dutenean. Hau gertatzean, estratuen errepikapena agertzen da.
Subdukzio-eremuak eta talka motak
Andetar motako subdukzio-eremua (ozeanikoa + kontinentala)
Plaka ozeanikoa kontinentalaren azpitik sartzen da, dentsitate handiagoa duelako. Plaka sartzean eta marruskadurari esker, materiala urtu egiten da, magma sortuz eta fenomeno bolkanikoak eratuz. Adibidez: Andeak.
Uharte-arku motako subdukzio-eremua (ozeanikoa + ozeanikoa)
Plaka bat bestearen azpitik hondoratzen da. Marruskadurari esker materiala urtu eta magma sortzen da, uharte bolkanikoak eratuz. Talka hauetan 11.000 metrorainoko sakonera duten fosa ozeanikoak sortzen dira. Adibidez: Japonia, Filipinak eta Indonesia.
Kontinentala + kontinentala talka
Plaka ozeanikoa kontinentalaren azpitik hondoratzen denean, prozesu horrek luze joz gero, bi plaka kontinentalek talka egingo dute azkenean. Kontinenteen ertzak zimurtu egiten dira eta mendikate zabalak sortzen dira. Adibidez: Himalaya mendikatea eta Pirinioak.
Gradiente geotermikoa
Sakonerarekin gertatzen den tenperaturaren igoera da. Hasieran, 100 metroko 3 ºC igotzen da tenperatura, baina sakonera jakin batetik aurrera, igoera hori moteldu egiten da.