Platon teo

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,45 KB

Platonen garaia honako ardatzen inguruan aztertu behar dugu: k.a. 492-479 bitartean guda medikoak izan ziren. Atenasek, medo eta pertsiarrak garaituta, sekulako boterea hartu zuen. Guda horietan parte hartu zuten atenastar libre askorengan nolabaiteko sentimendu nazionalista jaio zen, euren hiriaren politikan parte hartu nahi dutelarik. Alabaina, politikan parte hartzeko prestakuntza bat behar da, eta hona hemen sofisten agerpena./ Hauek lehendabiziko irakasle ordainduak ditugu, gazte horiei prestakuntza politikoa emango dietenak. Gauzak horrela, sofista batzuen helmuga ez da egiaren bilaketa izando, baizik eta nola lortu garaipen politikoa, Egia, justizia eta antzeko baloreen gainetik. Argi dagoenez, relativismo eta eszeptizismoa jaun ta jabe bilakatu ziren giro horretan. Balore absolutuetan sinesten zuen Sokratesek aurre egingo die sofisteei, filosofiaren prostitutzaileak zirelakoan. / Garai honetan kokatu zen Periklesen mendea deitutakoa, non Atenasek arlo guztietan lortu zuen nagusitasuna. / Lehen aipatutako alderdi bat sakonduko dugu hemen, azterketaren testuarekin ukaezinezko lotura baitu, hots, sofisten eta Sokratesen arteko enfrentamenduarena. Sofistentzat, dena da erlatiboa, balore absolutoak ezagutzeko aukeraz erabat eszeptikoak direlarik. Honen ondorioz, legeak erlatiboak eta gizakien arteko akordioak baino ez dira, denbora eta espazioaren arabera aldakorrak direlarik. Planteamendu Hajek muturreraino eramanez, zenbait sofistak oso jarrera político arriskugarriak legitimatu zituzten, hala nola, indartsuen nagusitasuna indartsuak zirelako, eta ahulen bazterketa ahulak zirelako. / Gorago aipatu dugun ikuspuntu horren kontra, Sokrates altxatuko da. Platonen maisuak relatibismo eta eszeptibismo erradikalak baztertuko ditu, egi bakarraz sinesten zuelako. “Balore absolutuetan sinetsi ezean, nola egin litezke lege zuzenik? Eredurik gabe, ez da bakoitza komeni zaion legea egiten saiatuko?” Jendeari pentsaraziz, Egia ezagutuko dugu, eta egia ezagutu ostean, ongia egingo dugu; ongia, beraz, ezagutu ahal da, hezkuntza horretarako giltza delarik. Hona hemen intelektualismo morala, bertutea eta jakintza parekatzen disuena./ Azaletik izanda ere, Platonen zenbait ideia nagusi aipatuko ditugu, Testua hobeto inguratu nahiean. Lehen esan bezala, Platonek, bere maisuak bezala, balore absolutuetan sinisten du. Balore hauen esistentzia, moralaren zein zientziaren alorrean, defenditzen ditu, edo bestela, nola ezagutuko dugu erlatiboa, etengabe aldatzen dagoena?


Begi-bistako aniztasuna eta aldaketaren aurrean, beti mantentzen, inoiz aldatzen ez den zerbait egon behar da, esentzien mundua, Ideien mundua. Hemendik abiatuta, Platonek mundu ulergarria eta mundu sentigarria bereiziko ditu. / eta nola lortuko du gizakiak Ideien mundua, eta horretan nagusia den ongiaren ideia, ezagutzea? Platonentzat, gizakia arima eta gorputzez osatua da; dena den, arima da benetako garantiza duena, espiritual aeta materiala ez delako, eta batez ere, arima ideis mundukoa delako. Ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik, arimak, Ideien kontemplatzetik, gizakien gorputzen barnera pasatzen dira, eta ikusitako guztia satén dute. Nola gogoratuko dugu ahaztutakoa? Arimaren bertute nagusia, jakintza, landuz, eta hau aipatuta, testuaren mezuan, bete-betean, sartuko gara. / Platonentzat, ideiek hierarkia bat duten bezala, gizarteak ere izan behar du. Lehen esan bezala, arimek Ideiekiko kontemplazioa-aldi ezeberdinak izan dituztela kontuan izanda, argi dago gizaki guztiok ez direla berdinak izando. Arimaren funtzio razionalari dagokion jakintza izeneko bertuteak beste biak, sendotasuna eta neurritasuna, menperatzen dituenean, hortze izando dugu gure hiri ederraren balizko agintari bat, beste bi klaseak, gerlariak eta produktoreak izando direlarik. / Hala eta guztiz ere, ez dugu honako hau ahaztu behar: arimak “gogoratzeko” egin beharreko esfortzu intelektuala dugu Platonen heziketa. Hiriko ume oro musika eta soinketarekin hasiko dira, non jolasen bidez, orekarako joera zeinek duen ikusiko da; ondoren, sentimenak alde batera tusita, adimenaz ulertu behar diren zientzien garaia helduko da, honen gailurra dialektika izanik. Dialektikoa baino ez da izando gai Ongiaren Ideia ikusteko, eta haitzulora itzuliz, hiri ederra antolatzeari ekiten dio. / Hirian agintzea ohorerik handiena izateaz gain, betebeharra ere dute filosofo-agintariek, hiriak heziketa horretarako eman baitie. Halako agintariak itzuliko dio bere izen ona politikari, sofista batzuek eragindako sasipolitikari aurre eginez. Hala sortuko da hiri eder eta justua, Sokrates kondenatu zuen demokraziaren kontrakoa. / Izan ere, eta bukatzeko, hau nabarmendu behar dugu: Platon demokraziaren kontrakoa zen, erregimen horretan, garaipen politikoa bihurtzen Bautzen helburu nagusia, eta hori sofistentzako esparrutik egokiena bihurtzen zen; eta, horretaz gain, bere ustez, heziketaren azken urratseraino iritsitakoa izando zelako agintaririk onena, eta ez iritzien munduan bizi den masa batek aukeratutakoa.

Entradas relacionadas: