Platonen Filosofia: Ideien Teoria eta Dualismoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,78 KB
Problematika Orokorra
Platonen pentsamenduaren oinarriak hainbat iturritatik edaten du:
- Presokratikoen herentzia: Pitagorasen dualismo antropologikoa eta arimaren hilezkortasunaren teoria; Heraklitoren errealitatearen aldakortasun etengabea; eta filosofo pluralisten zein sofisten eragina.
- Sokratesen herentzia: Metodo induktiboa, gai etiko eta politikoekiko interesa eta balio unibertsalen existentziaren defentsa.
Platonen Soluzioa
Platonen ustez, kontzeptu unibertsalek mundu sentikorretik bereizitako existentzia erreala dute. Mundu ideala eta mundu sentikorra bereizten dituen dualismoa ezarri zuen.
Abiapuntua eta Helmuga
Platonen kezka etiko-politikoa da gizartearen antolaketa idealera bideratua. Bere sistema filosofikoaren eskema honakoa da:
Ezagutza teoria → Ongia → Sistema politiko ona → Pertsona ona
Ideien Teoria
Platonek bi mundu bereizten ditu:
- Mundu sentikorra: Errealitate partikularrena (gauza ederrak).
- Mundu ulergarria: Berezko errealitatearena (edertasuna bera).
Hau guztia Haitzuloaren mitoan azaltzen da grafikoki.
Ideiak Zer Diren
Sokratesen unibertsaletatik abiatuta, Platonek Ideiak definitzen ditu: benetako errealitateak, aldaezinak eta unibertsalak. Ideiek ez dute lekurik betetzen zentzu fisikoan.
Ideien Ezaugarriak
Ideiek Parmenidesen izataren ezaugarriak dituzte. Mundu sentikorreko gauzen ereduak dira eta bi batasun mota daude:
- Parte-hartzea: Gauzek ideietan parte hartzen dute.
- Eredu etikoa: Eros ideietarako bide gorankoa da.