Platonen hiru arimak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB

2.Dualismo Antropologikoa: gorputza eta arima Platonen pentsamenduan.Platonen ustez gizakia bi atalez Banatua dago: Arima eta Gorputza. Zoriontasuna lortzeko euren arteko oreka bat Egon behar da. Platonentzat arima hilezkorra da, arrazoiaren bitartez Nabaritzen da eta haitzuloaren mitoagaz parekatuz, haitzuloaren barneko aldea izango zan. Gorputza, berriz, hilkorra da, zentzuen bitartez hautematen da eta H.M.Agaz konparatuz, kanpoko aldea izango zan. Arimak gorputzari biza ematen Eutsala esaten eban eta gorputza eta arima aurkako elementuak zirala ere, hori Zala eta, gorputza arimaren kartzela zala zioan eta arimak askatasuna irabazten Ebala filosofia ezagutzen zijoan heinean. Bere ustez, arima guztiz askatzeko, Gizakiari gertatu ahal zitzaion gauza hoberena hiltzea zan. Hilezkortasun hau Defendatzeko, bi argudio erabiltzen ebazan:Oroimenaren Teoria: teoria honek arimak ideien munduan dagozala defendatzen dau eta Gorputz batean sartzean, ideiak ahaztu eta gorputzak sentsuekin gauzak Ezagutzean arimak ideiak gogoratzen dauzala defendatzen dau. Hau da, arimak Dana dakiala. Argudio etikoa: Arima Hilkorra izango balitz, bizitzan zehar ondo edo txarto jokatzeak ez eban Arduratuko. Horregatik dio arima hilezkorra dala.Gainera, Platonek arima hiru zatitan banatzen eban: zati arrazionala, haserrekorra eta irrikatsua. Hau dana azaltzeko gurdi Hegaldunaren mitoa erabili eban, gurdia zaldi zuri batek eta beste zaldi beltz Batek gidatzen eben, honek zaldi biak gizaki batez kontrolatuak.Zati Arrazionala: arimaren zati hilkorra da, buruan okatzen dana. Bere zeregina Beste bi zatiak kontrolatzea da. Honen bertutea jakituria eta zuhurtasuna dira. Zati hau gurdia gidatzen dauan gizakia izango zan.Zati haserrekorra: zati Hau hilkorra da eta bihotzean kokatzen da. Pasio onen iturburua da eta bere Bertutea adorea da. Zati hau zaldi zuria izango zan. Zati irrikatsua: Zati hau hilkorra da ere eta sabelaldean kokatzen da. Pasio txarren iturburua Da eta bere bertutea neurritasuna da. Zati hau zaldi baltza izango zan./Harmonia Lortzeko hiruren arteko oreka bat egon behar zala zioan Platonek.3.Teoria hilemorfikoa:Aristotelesek Platonengandik hainbat ideia hartzen dauz, baina beste hainbaten aurka dago. Platonek adibidez, mundu ulergarria (M.U.) eta mundu sentigarria (M.S.) Bereizten dauz. Berarentzat M.U. Da benetakoa, idealista baita, eta M.S. Honen Kopia bat da. M.U.-ko ideiak aldaezinak dirala defendatzen dau eta M.S.-koobjektuak aldakorrak dirala. Aristotelesentzat, berriz, mundu bakarra dago, M.S. Eta hau da erreala, Materialista baita, hori dala eta sentsuei garrantzia ematen deutsa. Nahiz eta Platonen eta Aristotelesen munduen ideia berdina ez izan, bigarren honek ere Objektuen aldakuntza defendatzen dau, prozesu honen bitartez: lehenengo Objektua bera dana (hyle), gero subjektua (objektua bera) eta azkenik izango Dana (morphe). Horrexegatik deitzen jako teoria honi teoria Hilemorfikoa.





Entradas relacionadas: