Populazioen Dinamika eta Izurrien Kontrola
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,54 KB
Populazioak ekosistemetan: autorregulazioa
Populazio bat espazio jakin batean harremanetan bizi diren espezie bereko banakoen multzo bat da, parametro demografiko batzuekin, hala nola jaiotza- eta heriotza-tasekin.
Populazio baten hazkundea faktore biotikoen eta abiotikoen multzoak mugatzen du.
Hazkunde-kurbak
Baliabide mugagabeak dituen ekosistema ideal batean, J formako kurba bat lortzen da. Hazkunde esponentziala izateko, baldintza bereziak behar dira. Baldintza normaletan, eta baliabideak mugatuak direnean, populazioa esponentzialki handitzen da, ingurumen-erresistentziak hazkundea geldiarazten duen arte. Une horretatik aurrera, populazioa poliki handitzen da eta gutxi gorabehera iraunkor geratzen da balio jakin baten inguruan. Hazkunde hori adieraziz gero, S formako kurba bat lortzen da. Ekosistemaren edukera-ahalmenak (K) populazio baten gehieneko neurria adierazten du.
Ugalketa-estrategiak
Bi ugalketa-estrategia nagusi daude:
- r estrategak: Ekosistema ez-egonkorretan edo garapeneko lehen etapetan dauden ekosistemetan bizi diren espezie oportunistak edo aitzindariak dira (adibidez: algak, intsektu ugari eta belarrak).
- K estrategak: Giro egonkorretan bizitzera moldatutako espezie espezializatuak dira. Banakoak luzaro bizi ohi dira eta gehienak heldutasunera iristen dira.
Izurriak eta haien kontrola
Ekosistema batean espezie bati izurri deritzo baldin eta populazioaren orekari eragiten badio, bat-batean izugarri hazten bada eta beste izaki bizidun batzuengan, ekosisteman edo gizakiaren jardueretan ondorio kaltegarriak baditu.
Kontrol kimikoa
Izurriei pestizida izeneko produktu kimikoen bidez egin diezaiekegu aurre. Nekazaritzan plagizidak erabiltzen dira intsektuei aurre egiteko, herbizidak belar txarrak ezabatzeko, eta fungizidak lurzoruko onddoak ezabatzeko eta haiek hazten ez uzteko.
Pestiziden ondorioak
- Uzten errendimendua hobetzen da.
- Zenbait epidemiari aurre egiteko aukera ematen dute.
- Erresistentziak agertzen dira.
- Ingurunea kutsatzen da.
- Gehiegi irauten dute ingurumenean.
- Ez dira selektiboak.
- Biometatzaileak dira.
Borroka biologikoa
Izaki bizidunak erabiltzen dira izurria sortu duen espeziearen populazioa murrizteko eta populazio horri maila egokian eusteko. Kontrol kimikoa baino motelagoa da eta populazioen dinamikari buruzko azterketa sakona egitea eskatzen du.