Primo de Riveraren Diktadura (1923-1931)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,21 KB

1. Sarrera: Primo de Riveraren diktadura

Primo de Riveraren diktadura 1923an hasi eta 1931ra arte luzatu zen etapa politikoa izan zen. Diktadura honek Alfontso XIII.aren babesa izan zuen, eta babes horrek erregearen ospea eta fidagarritasuna kaltetu zituen. Berrezarkuntza eta Alfontso XIII.aren erregetza 1931n amaitu ziren, urte hartako udal-hauteskundeetan indar errepublikarrek irabazi zutenean.

2. Diktaduraren hasiera, etapak eta ezaugarriak

Militarrek Espainiari egonkortasuna eta ohorea itzultzeko aitzakiarekin hartu zuten boterea. Primo de Riverak ordenaren berrezarletzat aurkeztu zuen bere burua, hain zuzen ere, Annualgo Hondamendiaren inguruko ikerketa-txostena (Picasso espedientea) Parlamentuan aurkeztu behar zen momentuan.

Oposizioa gero eta indartsuagoa zen, eta demokraziaren zein aldaketaren aldeko aldarrikapenak gizartearen sektore ezberdinetara zabaldu ziren. Langileen protestak, iraultzaren aldarrikapenak eta anarkisten ekintzak ohikoak ziren. Honi frenoa jartzea eta Espainiako elite burges, elizkoi eta militarrek “bere betiko agintea” mantentzea izan ziren benetako helburuak.

Alfontso XIII.ak Primo de Riveraren kolpea onartu eta gobernua militarren esku utzi zuen. Diktadura militarra bi etapatan bereiz daiteke:

2.1. Direktorio Militarra (1923-1925)

Instituzio eta erakunde guztiak militarren esku gelditu ziren. Erregimen konstituzional eta parlamentarioa bertan behera utzi eta erregimen diktatoriala ezarri zen. Garai honetan hartutako erabaki nagusiak:

  • Marokoko egoera: Espainiak garaipena lortu zuen matxinoen aurrean, tropa frantsesen laguntzaz. Alhucemasko lehorreratzearen ondoren (1925), Rifeko Errepublikaren gunea berreskuratu zuten.
  • Unión Patriótica alderdia: Militar eta zibil kontserbadoreek (lurjabe handiak, burges industrialak, noblezia, elizaren goi-karguak eta kazikeak) osatutako alderdia izan zen.

Alderdi honek diktaduraren gidaritza politikoa izan zuen 1925etik aurrera. Ez zuen ideologia zehatzik; bere helburu nagusiak diktadura eta “behin betiko ordena” (soziala, ekonomikoa eta politikoa) mantentzea ziren, herri-masa kontrolpean edukiz.

Entradas relacionadas: