PSOEn gobernu sozialista: Trantsizioa eta erreformak (1982-1996)

Clasificado en Historia

Escrito el en con un tamaño de 2,37 KB

PSOE gobernuan: Aldaketa garaia

Aldaketan oinarritutako kanpainari esker, PSOEk garaipena lortu zuen, botoen % 48 eskuratuz. Ondorioz, Felipe González buru zuen lehen gobernu sozialista osatu zen.

Gobernuaren helburu nagusiak

  • Krisi ekonomikoari aurre egitea.
  • Ezegonkortasun soziala baretzea.
  • Nazioarteko isolamenduari amaiera ematea.

Kanpo politika

NATO erakundean jarraitzea

Calvo Soteloren gobernuak NATO erakunde militarrean sartzea erabaki zuen 1981ean. PSOEk hasieran NATOtik irten beharra defendatzen zuen, eta herritar gehienak ere ideia horren aldekoak ziren. Hala ere, agintera iritsi zenean iritzia aldatu zuen, eta erreferendumean erakundean jarraitzearen aldeko jarrera hartu zuen (Kanarietan, Katalunian eta Euskal Herrian izan ezik).

Europako Ekonomia Erkidegora (EEE) biltzea

Negoziazio ugariren ondoren, 1986an Espainiak EEEan sartzeko Atxikimendu Ituna sinatu zuen. 1991n Maastrichteko Ituna sinatu zen, EEE erakunde ekonomikoa izatetik Europar Batasuna izeneko erakunde ekonomiko-politikoa izatera pasatuz.

Barne politika

Ekonomia eta lan-gizarte mailako politika

Krisiaren eraginez, 1976 eta 1985 urteen bitartean 800.000 lanpostu inguru galdu ziren industria sektorean. Horregatik, garai honetako gobernuko politika ekonomikoaren ardatzak hauek izan ziren:

  • Industria sarearen eraberritzea.
  • Komunikabide sarea modernizatzea.
  • Enpleguen sustapena.

Gobernu sozialistak egindako birmoldaketa honek eragin zuzena izan zuen siderurgian, ontzigintzan eta automobilgintzan. Birmoldaketako helburu gehienak 1986rako lortu ziren; orokorrean hazkundea eman zen, eta enpresen produkzio-ekipamendua eta finantza-egoera sendotu ziren. Hala ere, lantegietako enpleguak murriztu egin ziren.

Langabeziaren etengabeko gorakada izan zen etapa hau baldintzatuko zuen ezaugarrietako bat. Burututako politika ekonomiko neoliberalaren kontra, langileek greba orokor bat antolatu zuten, birmoldaketatik lortutako irabazietatik kanpo uzten zituztelako.

Gizarte mailako berrikuntzak

Gizarte mailan ere zenbait berrikuntza garrantzitsu egin ziren:

  • Gizarte Segurantza orokortzea.
  • Irakaskuntza ertainaren eta lanbide-irakaskuntzaren doakotasuna.
  • Irakaskuntzaren erreforma.
  • Abortuaren zigorgabetzea.

Entradas relacionadas: