Salmenta pertsonala

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Auguste Rodin (1840-1917): rodiñen karrera profesionalak, bere formazioa, sustapen pertsonala eta onarpen publikoak alegia, bere garaiko beste edozein eskultore frantsesek bizi izandakoaren antzeko prozesua jarraitu zuen; porrot egin zuela arte ederretako eskolan dekorazio laguntzaile legez lan egin zuen marrazki kurtsoetara joaten zen bitartean. Anatomi errealismoa berpizkundeko donatello eta miguel angelengan inspiratutako nolabaiteko sentsualitatearekin elkartzen zuten biluzi maskulinoak ziren rodinek ezagutzera eman zituen lehen piezak; estilo horretan landutako eskulturak oso ezagunak ziren parisko publikoarentzat. Tradizionala eta berria lotzeko rodinek zuen gaitasuna zuen gobernu frantsesak infernuko ateak egiteko enkargua eman ziezaion; bere karrera osoko lanik garrantzitsuena izan zen, berarekin loturik daude pentsalaria edo musua. Rodinek, deskripzio fisikorako zein psikologikorako abilezia zuen, eta horrek sinesgarritasuna lortzen joan zen. Calaiseko burgesei lana egitea. Balzac; zutik aurkezten du hau, indar bitxi batek lurretik goratuko balu legez eta bere mamu izaera indartsu agertuz. 1900ean, Parisen erakusketa unibertsala ospatzen zen aldi berean, bere lanaren zati handi bat biltzen zuen batek, eta bere nazioarteko ospea indartzeko balio izan zuen horrek. Dana: bere barrutik bizitza hartu eta kanpora zabaldu nahi duela dirudien masa batetik jaikitzen da irudia. / Ezaugarriak: -bolumenari garrantzia. -garrantzi handiagoa ematen die formen agerkerari forma beraiei baino. -mugimendua sujeritzen du benetan irudikatu gabe eta mugimendua iradokitzen duten argi ilunak sortzen ditu. -naturalismoaren gainetik adierazkortasuna da inportanteena. -errenazimentuko eskultura bere lanaren oinarri. -irudien tentsio eutsia eta sakontasun sikologikoa. -material klasikoak erabiltzen ditu: marmola eta brontzea.

Entradas relacionadas: