San Agustinen filosofia: Gaitza, Fedea eta Historia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB

Gaitza eta askatasuna

Agustinentzat eta kristau guztientzat kezka nagusia izan zen gaitzaren arazoa. Jainkoa existitzen bada, nola ulertu gaizkia?

Hasiera batean, Agustinek sekta manikeoen planteamendua barneratzen du eta pentsatuko du mundua gaizkiaren eta ongiaren printzipioez osatua dagoela. Baina krisialdiaren ondoren, eta egia errebelatuan oinarriturik, Plotinoren irtenbidea hartu zuen.

Gaitza ez-izate gisa

Plotinok gaizkia ongiaren ez-izatea edo ez-egotea bezala ulertu zuen. Hau izan zen kristau egiarekin bat zetorren ikuspegia: Jainkoa dena sortu badu eta guztiz ona eta ahaltsua baldin bada, ez dago onartzerik Jainkoa bezain boteretsua litzatekeen gaizkiaren egilerik.

Beraz, existitzen diren gaitz fisiko eta moral guztiak ez dira Jainkoak sortuak izan, baizik eta borondatearen erabilpen txarretik datoz. Agustinek dioenez, Jainkoaren maitasunari uko eginez, munduaren ordena eta harmonia apurtu ditugu. Horregatik, oso garrantzitsua izango da aukeramena gainditzea eta benetako askatasuna lortzeko Jainkoaren aginduak betetzea.

Askatasuna eta Jainkoaren grazia

Jainkoak libre egin gaitu, eta horregatik gizakia aukera-animalia bezala definitzen dugu askotan. Hala ere, jatorrizko bekatuagatik joera handiagoa du gaizki egiteko, ona egiteko baino, sentikorra dena Jainkoaren aurretik jartzen baitu. Jainkoaren graziari —Jainkoaren maitasuna eta eskuzabaltasunari— esker lortuko du gizakiak Jainkoaren agindua betetzea eta benetako askatasuna irabaztea.

Fedea eta arrazoia

Agustinen filosofia dena bideratuko da egia osoa eta transzendentea bilatzera, gauza guztien neurria izango dena. Horretarako, bai arrazoia eta bai fedea elkarlanean arituko dira.

Arrazoiaren eta fedearen arteko harremana

Ilustraziotik aurrera, Aro Modernoan, arrazoia askatuko da tutoretza eta autoritate irizpide guztietatik. Baina Agustinentzat, neoplatonismoaren eraginaz gain (non posible den jainkotiarrak diren izateak —Bata, Jainkoa— arrazoiaren bitartez ezagutzea), kristautasunaren eragina ere jasoko du. Erlijio honen aldarria izango da: “Ni naiz egia, bizitza eta bidea”.

San Agustinek ez ditu bereizten sinesmenaz eta arrazoiaz lortu daitezkeen ezagutzak:

  • Eszeptizismoari aurre egitea: Introspekzio prozesuan konturatzen gara zalantza egiten duena zerbait dela jada eta ziurtasun baten aurrean kokatzen garela (“zalantza egiten dut, beraz banaiz”).
  • Egia aldaezinak: Barruan egia aldaezinak topatzen ditugu eta Jainkoaren aztarna gure barruan ere, egia aldaezinen kausa Jainkoa baita.

Egia hau ezagutzeko, lehendabizi arrazoiak gidatuko du fedea (“ulertu sinesteko”), baina ondoren fedeak gidatu behar du arrazoia (“sinestu ulertzeko”), arrazoiak fedearen edukiak argitu ditzan.

Historiaren ikuspegia

San Agustinen historiaren ikuspegia “Jainkoaren hiria” liburuan agertzen da. Bere motibazio kristauaz aparte, liburu hau idaztearen arrazoia kristautasuna defendatzea izan zen, paganoen kritiken aurrean.

Historiaren zentzua

Paganoek uste zuten kristautasunak ejerzitoa ahuldu zuela bakezaletasunaren aldarrikapenarengatik. Agustinek defendatu zuen inperioaren gainbehera plazer eta luxuetan murgiltzeagatik izan zela, eta arazoa ez zela kristautasuna izan.

Bere ikuspegiaren arabera, historia gertaera progresiboa da:

  • Denbora lineala: Grekoen ikuspegi ziklikoaren kontra, historia zuzen eta linealaren kontzeptua defendatu zuen.
  • Bi hirien gatazka: Historia bi hiriren arteko borroka da: Hiri jainkotiarra (Jainkoa maite dutenak) eta Hiri lurtarra (norbera maite dutenak).

Bi hiri hauek nahastuta eta bereizezinak dira azken epaiketara arte. Jainkoaren probidentziak gertakari historiko guztiak gidatzen ditu, azkenik Jainkoaren hiriaren garaipenarekin bukatuko den arte.

Entradas relacionadas: