Segurtasun Kontseilua: Munduko Boterea eta Burujabetza
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,51 KB
Munduko boterearen banaketa eta Segurtasun Kontseilua
Oro har, munduko 193 herrialdetatik bostek bakarrik dute benetako erabakimena munduko arazoetan zer egin behar den eta nola egingo den esateko, betiere, bonbardaketen, soldaduen eta arma nuklearren mehatxuarekin. Gainera, ordezkari horietatik lau (Txina izan ezik) demokrazia-makillaje lodi baten azpian agertzen zaizkigu.
Baina zorigaitzena "Pax Romana" (Erromatar Inperioarena) edo "Mongol bakea" (Mongoliar Inperioarena) delakoen logika historikoa aldatu nahi ez dutela erakusten ari dira: bakea gure mugen barruan bai, baina indarkeria odoltsuaz lortua eta mantendua. "Si vis pacem, para bellum" zioten erromatarrek: "bakea nahi baduzu, gerra prestatu". Demokrazia kroniko laurtekoaren baimenarekin eta kortso-patenteekin orain, dena berritu egiten da benetan ezer ez aldatzeko.
Burujabetza prozesuak eta nazioarteko onarpena
Logika horren adibide erakuslea burujabetza prozesuak dira. Herri batzuek independentzia dute izatez, Somalilandiak bezala, baina beste gauza bat da nazioartean aitortua izatea, eta hori da askatasun-desioa duten herri guztien interesa.
Nazioarteko zuzenbideak dio estatu bat izateko hiru baldintza nagusi behar direla:
- Lurralde egonkorra
- Biztanleria definitua
- Boterea duen erakunde politikoa
Herri edo nazio askok badituzte baldintza horiek, Euskal Herriaren edo Kataluniaren kasuan bezala. Dena den, Segurtasun Kontseilua da Nazio Batuen Batzar Nagusian bozkatzeko eskariari bidea emango diona; azken hori da munduko estatuak ordezkatzen dituena eta, beraz, independentzia nahi duen herri batek mundu mailan onarpena lortzeko urratsa. Ondorioz, munduko 193 estatuetatik bostek erabakitzen dute nork lortu dezakeen burujabetasuna azken batean, ez beste inork.
Esku-hartze militarrak eta nazioarteko zigor auzitegiak
Segurtasun Kontseiluko azken lorpenak esku-hartze militarren luzapenak dira, bereziki guden ostean aplikatzen hasi diren epaitegi bereziak: Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegia eta Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegia. Han gertatutako genozidioak zigortzeko osatu ziren, potentzia handiek beste alde batzuetan egindakoak "albo-kalte" gisa estaltzen diren bitartean (Iraken bezala).
Bakea Tinkatzeko Batzordea eta Terrorismoaren Aurkako Batzordea pareko logika jarraitzen duten beste lan-talde batzuk dira.