Semmelweis eta Snow: Medikuntzaren Historiaren Mugarriak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en con un tamaño de 2,25 KB

Ignaz Semmelweis: Sukar Puerperalaren Aurkako Borroka

Gertaerak

Hasieran bi areto zeuden: lehenengoa emagin emakumezkoen ardurapean zegoen, eta bigarrena Semmelweis mediku gazteekin lagunduta. Semmelweisek konturatu zen bere aretoko emakumeen %12 hiltzen zirela, beste aretoan baino hiru aldiz gehiago. Berak bazekien mediku gazte haiek, emakumeei erditzen lagundu aurretik, gorpuak disekzionatzen zituztela. Beranduago, lankide batek gorpu bat disekzionatzen ari zela zauri bat egin zuen eta sukar puerperalaren sintoma berdinekin hil zen. Gertaera honek bere teoria baieztatu zuen.

Hipotesia

Semmelweisen hipotesiaren arabera, medikuek gorpuetatik gaixotasunak garraiatzen zituzten; hau da, medikuak ziren emakumeak kutsatzen zituztenak.

Hipotesia egiaztatzeko

  • Eskuak garbitzea.

Emaitza

Aurkakotasun gogorra jaso zuen eta kontratua ez zioten berritu. Budapesteko unibertsitateko ospitalera itzuli zen, ikerketa areagotu zuen eta sukar puerperalez hildako emakumeen kopurua %0,85era jaistea lortu zuen. Hala ere, Vienan, Budapesten eta atzerrian erreakzio bera izan zuen, nahiz eta bere hipotesia guztiz baieztatu zen.

John Snow: Koleraren Jatorria eta Epidemiologia

Gertaerak

Kolera gaixotasun berria zen; gaixoek tripako min beldurgarria, beherako bortitza eta gorakoak sufritzen zituzten. Gaixo gehienak saneamendurik gabeko auzoetan bizi ziren pobreak ziren. Sendagile gehienek kolera ukimenaren eta aire txarren bitartez zabaltzen zela uste zuten. Edwin Chadwickek zaborra kaletik ateratzeko eta saneamendu sareak eraikitzeko kanpaina bultzatu zuen.

Abiapuntua

1854an Londresen kolera agerraldi bat egon zen eta Snowek kasu guztiak erregistratu zituen.

Hipotesia

Snowek uste zuen kolera pertsonen gorputzetan elikagai edo uraren bidez sartzen zela eta barruan ugaltzen zela.

Hipotesia egiaztatzeko

Auzo bateko mapa batean familiek zein ponpatatik hartzen zuten ura markatu zuen eta, denen sorpresarako, iturri beretik hartzen zutela ikusi zuen. Gainera, Snowek ponparen kirtena kentzeko konbentzitu zituen; hori egin eta izurritearen zabaltzea eten egin zen.

Emaitza

Izurritearen hedapena gelditu zen.

Entradas relacionadas: