Sezesio gerra

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Testuaren kokapena Testu hau, lehen mailako iturri historikoa da, garai hartako dokumentua,1936ko urriaren 7koa. Izaera kontuan hartuz, testu historiko-juridikoa, Gaceta de Madrid, 281.Zenbakia/EUZkadi’ko Agintaritzaren EgUnerokoa, 1. Zenbakia. Edukiari begira, zaera politikoa du. Egilea Estatutu proiektua prestatu behar zuen batzordea eratu zen 1936ko otsailetik aurrera. Honen burua Indalecio Prieto zen, euskal sozialisten buruzagia eta EAJko Jose Antonio Agirre batzordeko idazkaria zen. 1933ko Diputazioko Batzorde kudeatzaileen estatutua oinarri hartuta, lanean hasi ziren. Hartzaile kolektiboa du Dokumentu Publikoa bait da. Espainiar guztiei bideratutako testua bada ere, eragin hurbila, Bando Nazionalak kontrolatzen ez dituen eremuetako biztanleengan izango du. 

Garai historikoa 1936eko hauteskundeetan, Eskuinari aurre egiteko, ezkerra batuta joan zen. Ezkerreko errepublikanoek, sozialistek eta komunistek aliantza handi bat osotu zuten, Fronte Popularra. Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren: CEDA, Bloque Nacional (monarkikoak, tradizionalistak eta Lliga Catalana) eta Falange Española. Hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuen arren, botoen arteko aldea txikia izan zen. Hala ere, gehiengo zabala eskuratu zuen Fronte Popularrak Gorteetan. Hego Euskal Herrian EAJk eta Fronte Popularrak irabazi zuten Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan eta Araban, berriz, tradizionalistek eta karlistek irabazi zuten. 

Testuaren analisia: ideia nagusiak 1. Errepublikaren konstituzioaren barnean, Erkidego autonomoa sortzen da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintziak osatua 2. Erkidegoaren izena Euzkadi izango da. 3. Euskara eta Gaztelera Hizkuntza ofizialak izango dira 4. Polizia bat sortzeko aukera ematen da (ertzaintza) 5. Boterea herritik dator, eta baldintza batzuk bete behar ditu: 5.1.Botere legegilea, sufragio unibertsalez aukeratua izango da 5.2. Botere betearazlea, lehendakaria aukeratuko du eta erkidegoaren ordezkaria izango da. 6. Gerra garaian daudenez, berezitasun batzuk onartzen dira: 6.1. Behin behineko lehendakaria, zinegotziek aukeratuko dute 6.2. Behin behineko lehendakariak, Bizkaiko gobernadore zibilaren onarpena beharko du 6.3 Behin behineko lehendakariak bere gobernua aukeratuko du.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Testu iruzkinak