Sozializazioa: Definizioa, Etapak eta Birsozializazioa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,03 KB

Sozializazioa: Zer da eta nola garatzen da?

Sozializazioa prozesu bat da, non gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatu, identitate propioa garatu eta pertsona bilakatzen den. Bizitza osoa ematen dugu sozializatzen, baina bi etapa bereizten dira:

1. Lehen mailako sozializazioa

Haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Etaparik garrantzitsuena da, gizabanakoa gizarteratzea baitu helburu. Haurrak familiakoen jarrerak eta balioak hartzen ditu, eta etxeko giroarekin identifikatzen hasten da. Prozesu hau ez da soilik ezagutza bidezkoa; alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du.

2. Bigarren mailako sozializazioa

Prozesu horretan mundu instituzionalak barneratzen dira. Erakundeetan parte hartu beharko du gizabanakoak. Berak erabakiko du zer gizarte-esparrutan parte hartu, eta esparru horren arauak bereganatuko ditu. Lehen mailakoarekin konparatuta, ez du horrenbesterainoko garrantzia afektibitate aldetik, eta beste berezitasun bat ezagutza pedagogiaren bidez indartu behar dela da.

Birsozializazioa

Prozesu horretan subjektuak bi eduki mota barneratzen ditu:

  • Sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultura-edukiak.
  • Bere gizartean bertan erabateko aldaketaren bat gertatzearen ondorioz sortutako eduki berriak.

Ordura arteko ikuspegiak (errealitateari buruzkoak) bertan behera geratzen dira, eta bestelako identifikazio bat sortzen da, indar afektibo handikoa. Krisi sakonen ondorioz gertatzen da: atzerrira joan beharrak eraginda edo sektetan sartzea erabakitzean.

Tradizioa

Tradizioa denboran zehar metatu diren ohitura, ezagutza, sinesmen eta abarren multzoa da. Atzetik dakarguna da, gure aurrekoek landu eta gero jasotzen duguna.

Prozesu historiko baten emaitza da, baina baita aginpide mota bat ere. Gizakiaren autodeterminazioaren kontrakoa dela esaten da, baina berari esker ez dugu zertan beti hutsetik hasi behar. Gizakiak tradizioak onartzeko edo baztertzeko ahalmena du.

Entradas relacionadas: