Subiranotasun nazionala

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB

Gorteen lehen dekretuan jada ezarri zen subiranotasuna nazioari zegokiola, eta Gorteek beren gain hartzen zutela haren ordezkaritza. Erregea jada ez zen subiranotasunaren subjektu, Espainiako nazioko herritarrak baizik: gizarteak Gorteen esku uzten zuen subiranotasuna: horregaitik, Jaun eta Maiestate esaten zitzaien./Legearekiko berdintasuna ere aldarrikatu zuten. Horrek gizarte estamentaleko eredua, desberdintasun juridikoan oinarrituta, gainditzen zuen. Horrez gain, espainiarren eta amerikarren arteko berdintasuna aldarrikatu zen, Amerikako kolonietan sortzen ari ziren lehenengo mugimendu independenistei erantzuteko./Erreforma multzo bat proposatu zuten: inprenta-askatasuna onartu zen: tortura, Santiagoren botoa izeneko zerga, Inkisizioa,jurisdikzio-ahaleko jaurerriak eta aintzinako kontseiluak deuseztatu ziren: kleroaren ondasunak desamortizatu ziren: beste probintzia-banaketa bat egin zen: probintzia-diputazioak sortu ziren; Ogasuna erreformatu zen eta merkataritza-eta industria-askatasuna ezarri zen./ 1.Subiranotasun nazionala adierazi zen:boterea nazioari zegokion.2. Banakoaren eskubideak eta askatasunak onartu ziren, eta legearekiko berdintasuna ezarri zen.3.Botereen banaketa:Gorteek ganbera bakarra zuten, eta hari zegokion botere legegilea:betearazlea erregearen eta hark izendatutako gobernuaren esku geratzen zen: eta botere judiziala independentea zen.4.Milizia nazionala sortu zen: zibil armatuek osatutako taldea zen, sistema konstituzionala defendatzeko eratua.5.Monarkia moderatua: erregeak legeak aldarrikatzen zituen, eta boto eskubide mugatua zuen.6. Askatasun  ekonomikoa:gremioak eta jaurerriak deuseztatu ziren./1.Erlijio katolikoa Espainiako nazioko erlijio bakarra zela ezartzen zen.2. Gorteetako ordezkariak sufragio unibertsalez hautatu behar ziren. Baina hautagai izateko, beharrezkoa zen errentak izatea.

Entradas relacionadas: