Sufragismoa espainian

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Eskultura barrokoa funtsezko elementua izango da eszenografia barrokoei gorte edo jauregi-kutsua edota esanahi sinbolikoa emateko.Italian gehienbat marmola erabili izen.Espainian,aldiz,zura erabili zen,batez ere. Askotarikoak ziren tipologia eta gaiak,baina gai erlijiosoak edota aita santuen,errege-erreginen hileta-monumentuak egin ziren gehienbat.Gai mitologikoak ere jorratu ziren.Figura exentua erliebearekin lotzen da irudiaren gaineko ikuspegi bakarrarekin jokatzen duelako.Lkuspegi bakarra izatea antzerki-izaerarekin lotzen da, eskulturaren zerbitzura jartzen da arkitektura,haren agertokia baita. Eta Bernini izan zen hobekien definitu zuen ideia hori,maisutasunez lortu baitzuen arkitektura,pintura eta eskulturaren arteko sinbiosia. Bernini da estilo barrokoaren eskultore nagusia,haren obraren oinarria naturalismoa da, baina figura barrokoak pasio eta sentimenduen errepresentazioak dira. Dramatismoa eta - adierazkortasuna bai jarreretan bai keinuetan.Formak ez dira egonkorrak, diagonal baten edo kurba baten ardatzean itxuratzen dira: bizitasun-efektua ,infinituan galtzen diren sentipena eskainiz. Azaleren trataera oparoa: jantzi eta mantu bihurrien izurrekin jokatuz. Argi-ilun efektuak lortzen ditu. Lan garrantzitsuak: David,Apolo eta Dafne eta Santa Teresaren estasia. Espainian erlijioa izan zen gai bakarra , erabilitako materiala zur polikromatua izan zen.Elizaren pisuaren,herritarren debozioaren eta kofradien ondorioz,erretaulak,Aste Santuko pasoak eta busto biribileko eskultura egin ziren,batez ere. Irudi bat egiteko prozesuaren hasiera eskultorearen lana zen,zura lantzea; gero,pintorearen lana zetorren: irudia urreztatza,polikromatzea,estofatzea eta haragi-itxura ematea,irudiak ahalik eta errealena izateko.Azkenik,ordezko piezak eransten zizkieten irudiei,hala nola ile naturalezko ileordeak,beirazko begiak,erretxinazko malkoak,jantziak... Errealismoa eta dramatismoa muturrera eraman ziren. Gregorio Fernandez bereziki aipagarria.Ezaugarriak: adierazkortasuna eta errealismoa. Lanak: Aste Santuko pasoak: Pietatea eta Kristo etzanik. Eragin handia izan zuen ondoko eskultoreen artean.

Entradas relacionadas: