Talde dinamika motak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,25 KB

Lantaldea

  1. Definizioa: Helburu komun baten jarraipenean aktiboki parte hartzeko gaitasuna da, interes pertsonalak taldearen helburuen mende jarriz.
  2. Sinergia: Definizioa eta adibideak: Efektu indibidualen batura baino efektu handiagoa duten kausa bi edo gehiagoren akzioa adibidez futbol taldean talde arima guztiok bat egiten dira.

Lantaldearen abantailak eta desabantailak

Abantailak

- Emaitza handiagoa izango zen, jarduera bakarrik egin ezkero.

- Identitate komun bat sortzen da.

- Konfiantza sortzen da.

- Kideen artean parte-hartzea handitu egiten da erabakiak hartzeko momentuan.

- Ideiak eta estrategiak berriak sortu egiten dira.

- Talde kideen artean entzun egiten dira.


Desabantailak

- Pertsona bakoitzaren lana beste kidek egiten dutenaren mende dago.

- Pertsona batzuentzako karga handia da.

- Koordinatzea eta helburu batera heltzeko lan astuna da.

- Akordio batera heltzeko zailagoa da.

- Lana baten esku hitzi.

- Erabakiak azkarregi hartu.

Lantaldearen oinarriak: osagarritasuna, koordinazioa, komunikazioa, konfiantza, konpromisua

- Osagarritasuna: kide bakoitza aditua da gauza desberdinetan eta guztien ezagutzak lagundu egiten dute proiektua aurrera ateratzerakoan.

- Koordinazioa: liderraren laguntzaz taldeak modu antolatuan egiten du lan.

- Komunikazioa: beharrezkoa da komunikazioa bakoitzaren lanak koordinatzeko.

- Konfiantza: kide bakoitzak besteengan du konfiantza,lana ondo joango dela uste dute.


- Konpromisua: kide bakoitza konprometitzen da bere lana behar den moduan egiten.

Jardun-taldearen eta lantaldearen arteko desberdintze ezaugarriak

  1. Taldekide guztiok lan berdina egin behar dute.
  2. Lana bakarka egiten da taldekide bakoitza bere lana du kontuan izan gabe bere taldekdeak egiten duena.
  3. Kohesioa eta lankidetza ez da beharreskoa talde lana egiteko.
  4. Hierarkia beharreskoa da.
  5. Ez dute osotasun-ikuspegirik.
  6. 1+1=3
  7. Erantzikuzun banakakoa.

Lantaldeen garapenaren etapak

  1. Prestakuntza fasea.
  2. Gatazka fasea.
  3. Integrazio fasea.
  4. Jarduna fasea.
  5. Amaiera fasea.


Lantaldeko kideek izan beharreko ezaugarriak

- Adimen emozionala: norberen eta kideen sentimenduak jabetzeko eta horren arabera jokatzeko gai izan.

- Entzute aktiboa: esaten hari dena ulertzeko gai izatea

- Asertibotasunezko jarrera: norberaren ideiak argi eta zintzotasunez adierazi besteen sentimenduak mindu gabe.

- Enpatia: besteen azalean jartzeko gaitasuna izatea.

Lantalde motak

  1. Goi errendimenduko lantaldeak:  baliabide materialak eta giza baliabideak ahalik eta gehien optimizatzeaz arduratzen dira produktibititatea hobetzeko.
  2. Kalitate-zirkuluak: esparru berdineko langile batzuk osatu egiten dituzte eta arazoak azterteezeko eta irtenbide bat bilatzeko.
  3. Hobekuntzako lantaldeak: arazo jakin bati irtenbidea ematen saiatzeko.
  4. Prozesuetako taldeak: prozesu zehatz baten jarduten da.
  5. Autokudeaketako lantaldeak: lanaren plangintza egiten dute, zereginak kontrolatzen.


Rolak lantaldeetan

Lantalde ondo joateko beharrezkoak dira rolak. Kide bakoitzak rol bat deko. 3 rol mota daude:

  • Rol mentalak
    • Sortzailea: ideiak ematen ditu.
    • Ebaluatzailea: ideien alde onak eta txarrak aztertzen ditu.
    • Espezialista: ezagutza espezifikoak ematen ditu.
  • Ekintza rolak
    • Sustatzailea: besteak lan egitera bultzatzen ditu.
    • Gauzatzailea: ideiak errealitate bihurtzen ditu.
    • Bukarazlea: lana eperako bukatzeaz arduratzen da eta dena ondo eginda dagoela zihurtatzen da.


  • Gizarte rolak
    • Koordinatzailea: taldearen jarduerak antolatu,motibatu eta kontrolatzen ditu.
    • Ikertzailea: kanpotik ideiak bilatzen ditu.Kanpo kontaktuez eta alderdi sozialez arduratzen da.
    • Kohesionatzailea: talde osoak egiten duena elkartutaz egoteaz arduratzen da.Bitartekaria gatazketan.

Talde-dinamika

  1. Definizioa: Talde-dinamika izendapen soziologikoa da. Pertsonen arteko elkarrekintza-prozesuak dira, fikziozko egoeren bidez, helburu zehatzekin planteatuta.
  2. Talde-dinamikako teknikak
    • Philips 66: dinamikako teknika bat da, non pertsonek taldean 6 minutuz hitz egin behar duten, talde edo bilera sozial bat 6 pertsonako azpitaldetan banatzean eta gai jakin bati buruz eztabaidaraztean oinarritzen dena.


    • Eztabaida-taldeak: gai zabal baten inguruan horretan interesatuta dagoen pertsona talde txiki baten eskutik (5-10 pertsona) informazio kualitatiboa biltzen duen ikerketa tresna da.
    • Batzordea: taldeko kideen jarrera, jokaera eta bilakaera, modu banakoan (baina aldi berean taldeari dagozkionean) zein kolektiboan, aztertzen ditu.
    • Erabaki-taldea: banaka gertatzen den bezala, taldeko erabakiak hartzea espero den emaitza bati dagokionez aukera ugari ebaluatzeko prozesua da.
    • Role playing: pertsona talde bat aktuazio bat egiten dute kasu hipotetiko bat jarraitzen.
    • Brainstorming / ideia-zaparrada: partaideak ideiak ezaten dute eta gero bat aukeratzen da.
    • Kasu-azterketa: non pertsona, talde edo gertaera bat zehaztasunez aztertzen den, egoerari buruzko hipotesiak frogatu edo teoriak eratzeko.


Komunikazioa lantaldean

  1. Bertikala (beheranzkoa eta goranzkoa)
    • Beheranzkoa: nagusiarengandik lankideengana.
    • Goranzkoa: lankideengandik nagusiarengana.
  2. Horizontala
    1. Lankideen artekoa.

Entradas relacionadas: