Talde motak eta dinamikak: sailkapena eta definizioak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB

Talde motak eta definizioak

Harreman afektiboaren araberako taldeak

  • Lehen mailako taldeak: Lotura afektibo estuko taldeak dira; kohesio-maila eta intimitate-maila altua izaten dute (familia, lagunak, gelako lagunak).
  • Bigarren mailako taldeak: Lehen mailakoak baino handiagoak dira. Izaera formala dute, arau eta antolaketa zehatzekin (adibidez: ordutegiak, betebeharrak).

Gizakiaren loturaren araberako sailkapena

  • Pertenentzia-taldea: Norberak aukeratu gabe kide den taldea da, ez da borondatezkoa (familia, gelako taldea edo auzokoak).
  • Erreferentzia-taldea: Guk aukeratutako taldeak dira. Gizakia bere erreferentzia-taldeko kide izan daiteke eta haren kide gisa jardun (adibidez: koadrila, lagun mina, Athletic).

Taldea sortzeko arrazoiaren araberako sailkapena

  • Talde formalak: Nahita osatzen diren taldeak dira. Arau finkoak dituzte eta erakundearen helburuak banakoen gainetik egoten dira (adibidez: lan-taldeak).
  • Talde informalak: Bat-batean sortzen diren taldeak dira, norberaren aukeraren arabera (adibidez: lagun-taldea, lankide-taldea).

Hizkuntza eta komunikazioa

  • Argota: Talde batek desberdintzeko asmoz edo besteek uler ez ditzaten erabiltzen duen hizkuntza da.
  • Jargoi: Objektu, material edo tresnei buruz zehaztasun handiz hitz egiteko erabiltzen den berariazko hizkera.

Taldearen kontzeptua eta dinamika

Taldea: Ezaugarri komunak dituen elementu-multzoa da. Bizipen-egitura kolektibo berean parte hartzen duten, elkarrekin komunikatzen diren eta helburu berak dituzten pertsonen multzoa.

Talde-bizitzaren faseak

  1. Orientazio-aldia.
  2. Arauak ezartzen diren aldia.
  3. Eraginkortasunaren eta talde-integrazioaren aldia.
  4. Amaieraren aldia.

Talde-kohesioa

Taldeek, kideen arteko interakzioen bitartez, erreferentzia-puntu bihurtzen den kultura komuna osatzen dute, kideak homogeneizatuz.

Entradas relacionadas: