Taulen Funtzioa eta Osagaiak: Datu Estatistikoak Antolatzeko Gida
Clasificado en Informática
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,64 KB
Informazio Estatistikoaren Adierazpena: Taulen Funtzioa eta Osagaiak
Taulak oso erabilgarriak dira; batik bat, ikerketetan datu asko gobernatu behar direnean, edo grafikoak osatzeko euskarri gisa erabili behar direnean. Datuak taulatan antolatuz gero, informazioa azkar eskura daiteke, eta datuen arteko konparazioak eta loturak erraz egin.
Funtzio horiek behar bezala bete ditzaten, bi irizpide nagusi izan behar dira kontuan taulak egiteko garaian: batetik, taularen diseinua eta osagaiak zaindu behar dira; bestetik, zenbakiz ematen den informazioa erraz aurkitzeko moduan jarri behar da, eta esanahia aise ulertzeko moduan.
Taulen Osagai Nagusiak
- Izenburua. Argia eta zehatza izan behar du, eta aditzak saihestu behar dira. Zer?, non? eta noiz? galderei erantzun behar die.
- Zutabeen Goiburuak. Taulako zutabe bakoitzean agertzen diren datuen esanahia adierazi behar dute. Horrez gain, bestelako informazioa ere eman behar dute: unitateak, denbora-epeak, etab.
- Lerroen Goiburuak. Lerro bakoitzeko informazioaren esanahia adierazi behar dute, taularen lehen zutabean kokatuta.
- Oin-oharrak. Datuak ondo ulertzeko edo erabiltzeko informazio gehigarria ematen dute; esate baterako, definizioak.
- Iturria. Datuen jatorriaren eta jasotzeko moduaren inguruko informazioa ematen du.
Zenbakizko Datuak Aurkezteko Gomendioak
Taularen diseinuari eta zenbakizko datuei dagokienez, erraz irakurtzeko moduan agertu behar dute. Hori dela eta, komeni da honako aholku hauek kontuan hartzea:
- Banatu zutabeak uniformeki eta gehiegi sakabanatu gabe.
- Egokitu taulen zabalera edukira, ez leihoaren zabalerara.
- Saihestu beharrezkoa ez den testua.
- Denbora segidetan, aurkeztu datuak kronologikoki.
- Murriztu zenbaki dezimalen zati dezimalak ahal beste, eta, informazioa galtzeko arriskurik ez badago, erabili zenbaki osoak.
- Erabili gelaxka guztietan dezimal kopuru bera.
- Erabili puntua milakoak bereizteko.
- Lerrokatu zenbakiak gelaxkaren eskuinaldean, ez erdigunean.
- Ez utzi gelaxkarik hutsik, eta falta diren datuak DE idatzita adierazi (daturik ez); laburduraren esanahia oin-oharretan jar daiteke.
- Ahal dela, taula soilak egin, eta erabili itzaldura leuna lerroka edo zutabeka, irakurketa nola egin nahi den.
Adibide Praktikoa
Hona hemen aurreko ezaugarriekin egindako taula bat.