Teknika kualitatiboa

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,17 KB

Beste zientzia askotan gertatzen den modura, geologian ere, batzuetan, ez da posible ikerketa zuzenak egitea, eta zeharkako metodoak erabili behar dira. Lurraren barnealdea ezagutzeko geologoek erabiltzen duten teknika horietako bat tomografia-sismikoa da, eta uhin sismikoak dira teknika horren oinarria. Uhin horiek lurrikaretan sortzen dira; beste batzuetan, lurraren barnealdea ezagutzeko asmoz egiten diren ikerketak eragiten dituzte. Uhin horiek lurreko geruza batetik beste batera pasatzean, jasartze fenomenoa jasaten dute, argia airetik uretara sartzean geratzen denaren antzeko. Uhin sismiko horien norabide eta abiaduran gertatzen diren aldaketak ikertuz, lurraren barnealdeko ezaugarriak iker daitezke, eta Lurraren barne-egitura eta tenperaturari buruzko datuak lor daitezke. Uhin horiek detektatzeko sismografoak erabiltzen dira, eta uhin horien ondorioz lurrazalean sortzen diren mugimenduak denboran adierazteko sismograma izeneko grafikoak egiten dira.


Entradas relacionadas: