Teknika kualitatiboa
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
con un tamaño de 3,31 KB
Basilika erromatarra:
Errege etxea esan nahi du, hau da, eraikin dotore, aberatsa. Grezian eta Erroman auzitegiak egoten ziren basiliketan...Erroman, basilika topaketa komertzial, politiko eta juridikoen lekua izan zen, beraz Foroa bezalako espazio publikoetan garatutako bizitzaren gertu kokatu zuten.
Eskultura de bulto redondo: Eskultura forma bat da, gehienetan borobil formako oso naturalak dirudite.
Fresko pintura: kare-urez nahastutako koloreak erabiliz egindako pintura da. Gisua margolariak egunean egin dezakeen lanaren arabera zabaltzen da, lehortuz gero gogortu egiten baita, eta hezea behar du izan koloreak xurgatu ditzan.
Opus tesselatum: Greziako eta Erromako mosaikoak sortzeko erabilitako teknika; Eremu handietarako erabiltzen zen normalean.
Kanoi-ganga: Eliza erromanikoetan ohikoa zen elementu arkitektonikoa da. Erdi puntuko arkuen lerrokatzeaz sortzen zen.
Idazkera epigrafikoa: Kufikoa arabiera idazteko erabilitako alfabetoek izan duten kaligrafia formarik zaharrena da. VII. Mendearen bukaeraren inguruan garatu zen.
Quibla: Norabide bati dagokio eta erlijio arloan, otoitz egitean nora begiratzen duten adierazten du.
Maqsura: Arabiar arkitekturaren terminoa otoitz publikoetan kalifa edo imam kokatuta dagoen meskitetan gordetako itxitura izendatzeko balio duen eta santutasunaren iritziz atxikitako pertsonaiaren hilobia edukitzeko balio zuen.
Horma-bularrak: Arkitekturan murru baten errefortzu gisa erabiltzen den elementu bertikala da. Orokorrean eraikinaren kanpokoaldean kokatzen da eta eraikinaren pisua lurrera bideratzen du, zeharkako indarrak zimenduetara bideratuz.Erromaniko zein gotiko garaietan oso erabiliak izan ziren.