Teknika kualitatiboa

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB

·Nahastea: zenbait substantziaren konbinazo bat da; substantziaren proportzioa aldakorra izan daiteke, eta haiek banantzeko, prozedura fisikoak balia ditezke. ·Substantzia purua: kontzentrazio finkoa eta propietate bereizgarri batzuk dituen materia-mota da. Substantzia bakunak: atomo mota batez konposatuta daude. Substantzia konposatua: Proportzio jakin batean konposatuta daude elementu kimiko bat baino gehiagoz osatuta daude. Iragaztea: Likido batez eta hartan disolbagarria ez den solido batez osatutako nahaste heterogeneo baten osagaiak banantzeko erabiltzen den metodo bat da.Dekantazioa: Solido edo likido batez eta dentsitate txikiagoko likido batez osatutako nahaste heterogeneo baten osagaiak banantzako metodo bat da dekantazioa.Banantze magnetikoa: Imanak erakartzen dituen substantziak (substantzia ferromagnetikoak), hala nola burdina, altzairua eta nikela, eta erakartzen ez dituztenak benantzeko teknika bat da banantze magnetikoa. Zentrifugazioa: Dentsitate desberdineko solido batez osatutako nahaste heterogeneoak azkar banantzeko teknika bat da zentrifugazioa; horretarako, dekantazioa bizkortzen da. Disoluzioa: bi osagairen edo gehiagoren nahaste homogeneo bat da, eta osagaien proportzioa aldakorra da. Proportzo handienean dagoen osagaia disolbatzailea da, eta proportzio txikienean dagoena, solutua. Kristaltzea: disoluzio kontzentratu batean disolbatuta dagoen solutu solido batetik kristalak lortzeko, disolbatzailea lurruntzea, solutua kristaldu arte. Destilazioa: berokuntzaren bidez, likido bat eta solido bat banantzea (edota likido bat eta irakite-puntu desberdineko beste likido bat). Aleazioa: eskuarki bi metalez edo gehiagoz ostutako nahaste homogeneoa da. Aleazioen bidez, haien osagai diren metalen propietateak baino propietate hobeak lortzen dira. Koloideak: Substantzia aten partikulen dispertsioa dispertsio-fasea beste substantzia baten dispertsio-ingurunea partikulen artean. Disoluzio baten kontzentrazioak solutuaren eta disolbatzailearen proportzioa adierazten du, eta disoluzio-kantitate jakin batean disolbatuta dagoen solutu-kantitatea zehazten du. Disolbagarritasuna tenperatura jakin batean 100g disolbatzailetan disolba daitekeen gehieneko solutu-kantitatea. Hori solutu bakoitzaren propietate bereizgarri  bat da, eta oso erabilgarria da substantziak identifikatzeko.45

Entradas relacionadas: