Tenperatura decinizioa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,83 KB

GASEN TEORIA ZINETIKOA: Oso partikula txikiz osatuta daude, elkarrengandik bereiz daude. Ez dago lotura-indarrik gas bateko partikulen artean. Gas partikulak zuzen-zuzen mugitzen dira. Gas batek duen presioa partikulek ontziaren pareten aurka egiten duten talka kopuruaren neurria da. Tenperatura absolutua eta abiadura proportzionalak dira.

ZERO ABSOLUTUA: Tenperatura altuagoa dela partikulak bizkorrago mugitzen dira. Polikiago mugitzen badira, tenperaturak behera egiten du. Azkenean, partikulak ez dira mugitzen, orduan tenperatura ezin du behera joan.
GASEN TEORIA ZINETIKOA ETA GASEN LEGEAK: BOYLE, tenperatura konstantea mantentzen da eta abiadura konstantes. GAY, partikulak bizkorrago mugitzen direlako egiten du gora haren tenperatura. Bolumena konstante mantentzen bada, partikulak bizkorrago doaz. CHARLES, partikulak bizkorrago mugitzen dira eta haren tenperatura gora doa. Presioari konstantea eusteko bolumena handitu beharra.
ISOTOPOAK: protoi kopuru bera eta neutroi kopuru desberdina duten atomoak dira.
IOIAK: Atomo batek elektroiak galtzen dituenean, karga positiboa hartzen du, ioi positibo edo katioa. Atomo batek elektroiak irabasten dituenean, karga negatiboa hartzen du, ioi negatiboa edo anioa.
BOHEREN EREDU ATOMIKOA: Atomoak nukleo bat dauka, protoiak eta neutroiak biltzen dituena. Elektroiek nukleoaren inguruko azala osatzen dute. Azaleko elektroiak orbita jakin batzuetan bakarrik mugi daitezke. Orbita bakoitzean elektroiak energia jakin bat daukate, zenbat eta hurbilago egon nukleotik, orduan eta txikiagoa da energia hori. Elektroia nukleotik urrunago botatzeko energia eman behar zaio.

Entradas relacionadas: