Teoria Etikoak: Sofistak, Sokrates eta Eudemonismoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,37 KB
Teoria Etikoak
Etika: Arauei eta balio moralei buruzko hausnarketa kritikoa da.
Teoria nagusiak
- Zoriontasunaren etikak: Bizitza ona zein den aztertzen dute.
- Justiziaren etikak: Betebeharra betetzea defendatzen dute.
Etikaren jatorria
A) Sofisten moral konbentzionala
Morala konbentzionala da, arrazoi hauengatik:
- Ezin dugulako modu absolutuan esan zer den bidezkoa eta zer ez.
- Balioak eta arauak historian zehar aldatzen direlako eta kultura batetik bestera desberdinak direlako.
Bi portaera-arau natural ditugu:
- Plazerra bilatzea.
- Indartsuenak bere nagusitasuna ezartzea.
B) Sokratesen intelektualismo morala
Sofisten erlatibismo moralaren eta eszeptizismoaren aurka agertzen da.
- Ezagutu behar dugu zer den ona eta txarra, bidezkoa eta bidegabea, kaos pertsonala eta soziala nagusitu ez daitezen.
- Morala eta politikarako, balio horiei buruzko irizpide argiak behar ditugu.
Intelektualismo morala:
- Jakituria → ongi jokatu → zoriontasuna lortu.
- Ezjakituria → txarto jokatu → zoritxarrera eraman.
Ezagutza unibertsala lortu nahi du arrazoimenaren bidez, pertsona guztientzat baliagarria izateko.
Etika materialak eta zoriontasunaren bilaketa
Jokabide bat moralki egokia izango da zoriontasuna lortzen badu. Arauak, ongi gorena den zoriontasuna lortzera bideratuta daude.
a) Eudemonismoa: Aristoteles (K.a. IV)
Gizaki guztiok jarraitzen dugun ongi gorena zoriontasuna dela uste zuen (eudemonia).
- Gizakia zoriontsu da gizaki bezala errealizatzen denean.
- Gizakiaren jarduera propioa pentsatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna da; beraz, gizakia zenbat eta arrazionalago, orduan eta zoriontsuago.
Hori lortzeko bi bertute mota errespetatu behar dira:
- Bertute etiko edo moralak: Gure emozioak, sentimenduak eta desirak eustean datza. Neurritasunean dago bertutea, muturrak saihestuz.
- Bertute intelektualak: Printzipio arrazionalak antzematea helburu. Bi dira: jakituria eta zuhurtzia.