Teoria Zelularra eta Zelula Moten Antolaketa: Gida Osoa

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,92 KB

Teoria Zelularraren Historia eta Jatorria

Mikroskopioak erabiltzen hasi ginenean, teoria zelularra sortu zen. Hasierako mikroskopioak bi lentetako tramankuluak ziren, eta horiei esker hasi ziren zelulak ikusten.

  • Leeuwenhoekek (XVII. mendean), mikroskopioak erabiliz, infusorioak (tamaina txikiko izaki bizidunak) aurkitu zituen.
  • Robert Hookek, 1665. urtean, kortxo bat aztertzen ari zela mikroskopioarekin, zeldak behatu zituen. Zeldek horma zurrunak zituzten, eta Hookek ZELULA deitu zien (hura ez zen animalia- eta landare-zelulak desberdintzeko gai izan).
  • Robert Brownek (XIX. mendean), ehun biziak aztertu zituenean, zelularen nukleoa aurkitu zuen.

Teoria Zelularraren Oinarriak

Schwan zoologoak eta Schleiden botanikoak XIX. mendean enuntziatu zuten teoria hau. Honakoak dira bere puntu nagusiak:

  • Izaki bizidun guztiak (landare zein animalia) zelulaz osatuta daude.
  • Izaki bizidunen oinarrizko unitatea zelula da.
  • Zelula guztiak aurreko zelulen zatiketatik datoz (ez dira berez agertzen).

Birusen Konposaketa eta Ezaugarriak

Birusak ez dira zelulatzat hartzen. Haien osagaiak hauek dira:

  • ADN edo ARN: Azido nukleikoa (biak inoiz ez batera).
  • Kapsida: Azido nukleikoak biltzen dituen egitura.
  • Estalkia: Infektaturiko zelulatik datorrena (denek ez dute).

Birusak bizkarroiak dira; hau da, zelula bizidun bat behar dute iraun eta ugaltzeko. Izaki bizidunek, ordea, bere kabuz irauten dute eta ugaldu daitezke.

Izaki Bizidunen Antolaketa Zelularra

Zelula izaki bizidunen oinarrizko unitatea da, eta izaki bizidun guztiok zelulaz osatuta gaude. Zelula motaren arabera, izakiak honela sailkatzen dira:

  • Izaki zelulabakarrak: Zelula bakar batez osatuak (adibidez, bakterioak).
  • Izaki zelulaniztunak: Zelula askoz osatutako izakiak.

Zelula Unitate gisa

  • Unitate funtzionala: Bizirik irauteko jarduerak egiten dituztelako: nutrizioa, estimuluen aurreko erantzuna eta ugalketa.
  • Unitate estrukturala: Mintzei esker babestu egiten dira eta euren ingurutik isolatzen dira.

Zelulen tamaina: Bakterioak (1mm – 10-6m) eta ostrukaren obuloa (10cm) dira adibide muturrekoak.

Zelula Prokariota

Zelula prokariotak antolaketa erraza du. Ezaugarri nagusiak:

  • Nukleoa ez dago bereizturik.
  • Ez du organulurik (erribosomak izan ezik).
  • Adibidea: Bakterioak (izaki zelulabakarrak).

Funtzioak eta Egitura

Arnasketa: Glukosa (s) + O2(g) → CO2(g) + H2O(l) + ENERGIA

Fotosintesia: CO2(g) + H2O(l) + ENERGIA (eguzki-argia) → Glukosa (s) + O2(g)

  • Bilduki zelularra: Mintz plasmatikoa (garraioa kontrolatzen du), horma zurruna (egonkortasuna ematen du) eta kapsula (muki-bildukia babesteko).
  • Zitoplasma: Zitosola (zati likidoa) eta bikorrak (erreserbarako substantziak).
  • Erribosomak: Proteinak sintetizatzeko.
  • Nukleoidea: ADNaren aldea, eraztun itxurakoa.

Landare- eta Animalia-Zelulen Konparaketa

Landare-zelulaAnimalia-zelula
Horma zelularra (zelulosazkoa)Ez du horma zelularrik
Kloroplastoak dituEz du kloroplastorik
Ez du zentriolorikZentrioloak ditu
Lisosoma gutxiLisosomak ditu
Bakuola handiak (biltegia)Bakuola txikiak (liseriketa)

Amankomuneko Egiturak

  • Bilduki zelularra: Mintz plasmatikoa.
  • Zitoplasma: Erretikulu endoplasmikoa, erribosomak, Golgi aparatua, bakuoloak eta lisosomak.
  • Nukleoa: Mintz nuklearra, kromatina edo kromosomak eta nukleoloa.

Animalia-Zelularen Xehetasunak

Mintz Plasmatikoa

Zelula ingurunetik isolatzen duen egitura da. Bere funtzioak dira substantzien garraioa bideratzea eta itxura egonkorra ematea. Mintz erdi-iragazkorra da (substantzia batzuk pasa daitezke, beste batzuk ez).

Egitura: Lipidoak (hidrofiloa eta hidrofoboa), proteinak eta gluzidoak.

Nukleoa eta Material Genetikoa

Zelularen antolamenduaz eta jardueraz arduratzen da. Material genetikoa (ADN) du, gure ezaugarriak adierazten dituen informazioarekin.

  • Nukleoan: ADN bi harizpiz osatua dago. Ugalketan, harizpiak banatu eta erreplikatu egiten dira. ADN-a ARN bihurtzen da (ARNm edo ARN mezularia).
  • Zitoplasman: ARN mezularia poro nuklearretatik igarotzen da eta erribosometara itsasten da proteinak ekoizteko.

Zitoplasma eta Organuluak

Nukleoaren eta mintz plasmatikoaren arteko espazioa da, zitosolaz eta organuluz osatua.

Organulu Nagusiak:

  • Zitoeskeletoa: Mikrotubuloz osatua; zelularen itxura mantentzen du.
  • Erretikulu Endoplasmiko Zimurra: Nukleo inguruan dago, erribosomak ditu eta proteinak Golgi aparatura garraiatzen ditu.
  • Erretikulu Endoplasmiko Leuna: Lipidoak sortzen ditu; ez du erribosomarik.
  • Erribosomak: Proteinak ekoizten dituzte. Zitoplasman aske edo erretikulu zimurrean egon daitezke.
  • Lisosomak: Liseriketa egiten duten besikula globularrak dira (autofagikoa edo heterofagikoa).
  • Golgi Aparatua: Proteinak bildu, sailkatu, eraldatu eta behar diren lekura eramaten ditu.

Entradas relacionadas: