Testuaren Ezaugarriak: Egokitasuna, Koherentzia eta Kohesioa
Clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,4 KB
Egokitasuna
Egokitasuna: Testua testuinguruarekin egokitzea esan nahi du. Hizkuntzak eskaintzen dituen aukera linguistikoetatik komunikazio-egoera bakoitzerako egokiena aukeratzen jakitea da.
Komunikazio-egoeraren faktoreak
- Ingurune fisikoa: Komunikazioa noiz eta non gertatzen den.
- Deiktikoak: Komunikazio-egoerako elementuei (igorlea, hartzailea, unea, tokia) erreferentzia egiteko modua da; horretarako erabiltzen ditugun hizkuntza-unitateak deiktikoak dira.
- Pertsonenak: Solaskidea seinalatzeko erabiltzen diren testuko elementuak dira: pertsona-izenordainak, erakusleak eta aditzeko pertsona-morfemak, batik bat.
- Tokienak: Adierazpenaren tokiaren aztarna edo isla gertatzen dira: erakusleak, leku-aditzondoak eta adizlagun batzuk dira erabilienak.
- Denborazkoak: Adierazpenaren unearen isla dira: aditz-denbora, denbora-aditzondoak eta erakusleak, bereziki.
- Ingurune soziala: Hitz egiteko modua aldatu egiten da aurrean ditugunak haurrak ala nagusiak diren, jende ikasia ala ezjakina den, taberna batean ala ospitale batean dauden, funtsik gabeko ala garrantzizko gai batez mintzo garen, eta beste mila faktore sozialen arabera.
Modalizazioa eta Erregistroa
Modalizazioa: Testu egokia sortzeko, tentuz zaindu beharreko elementuei esaten zaie modalizatzaileak.
Erregistroa: Egoera ezaugarrien arabera, igorleak hautatu duen hizketa moduari deritzo.
- Orokorra edo arrunta: Teknizismo eta aparteko jakintza-gradu berezirik eskatzen ez duen erregistroa da.
- Kolokiala edo lagunartekoa: Familia edo lagunarteko tratuan erabiltzen du hiztunak. Adierazkortasuna, adiskidetasuna, arrunkeriak esatea, silabak jatea eta hitz-lelo edo komodin asko erabiltzea ditu ezaugarri.
- Kultua edo jasoa: Zuzentasunari eta zehaztasunari ematen dio garrantzia: ahoskera zaindua, egokitasun gramatikala, zuzentasun ortografikoa, lexiko zabala eta zehatza.
Koherentzia
Koherentzia: Testuaren edukia modu argi, logiko eta landuan ematea. Hau da, testuko egitura, progresioa eta ordena logikoa zaintzea, informazio garrantzitsua ez denetik bereiztea.
- Gaia: Zertaz ari garen, alegia. Gaia garbi izatea ezinbestekoa da, azaldu behar diren ideiek hura baitute ardatz.
- Gaiaren progresioa: Testuan informazio garrantzitsua eta beharrezkoa dago alde batetik, eta bigarren mailakoak bestetik. Bereizi egin behar dira bi informazio mota horiek, eta garrantzitsua modu jakinean egituratu.
Kohesioa
Kohesioa: Testuko esaldiek eman behar duten lotura sintaktikoari deritzo. Horiek ondolotzea da testu kohesionatu bat lortzea.
Erreferentzia mekanismoak
Askotan agertzen da testuan lehendik agertua den elementu bati, hurrengo perpausean edo paragrafoan, berriro erreferentzia edo aipamena egitea. Hori ordezkatzeko hainbat gauza egin daitezke:
- Errepikapena: Hitz bat errepikatzean datza.
- Elipsia: Elementu bat esan gabe uztea, kohesioarengatik ulertzen baita.
- Pronominalizazioa/Determinazioa: Beste baten ordezko lana egiten duten hizkuntza-elementu modu bat da.