Tito livio bizitza

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,32 KB

Historiografia
Heldu zaizkigun lehenengo aztarnak Libri Ponttficum (erlijioburu gorenen liburuak) izenekoak dira, K.A. Mendeetakoak. Liburuetan adierazita daude pontifizeek idatzitako garaiko gertakizun garrantzitsuenak: hauteskundeak, magistratuen izenak uholdeak, suteak... Liburu horiek publikoak ziren. Urtez urteko gertaerak bildu, eta antzinako Erromaren historia jaso zuten Annales izeneko idazkietan. Kinto Fabio Piktor eta Luzio Zintio Alimento dira, eta helburua izan zen Erromaren historia atzerrian zabaltzea. Katon Zentsorea jotzen da latinez idatzitako prosa-sortzailetzat. Haren Origenes historia-lana berritzailea izan zen garai hartan. Erromaren eta Italiaren historia kontatzen du modu kronologikoan. Julio Zesarrek eta Salustiok bultzatuta, historiografian joera berria garatu zen.

G. Julio Zesar Politikaria eta militarra izan zen. Galiaren konkistak eta Ponpeioren aurkako gerra zibilak garrantzi handia izan zuten. Bere bi historia-lanek estilo berri baten bidea zabaldu zuten latinezko historiografian: Commentarii de bello Gallico eta Commentarli de bello civili. Zesar da gertakizunen protagonista eta kontalaria. Zesarrek edolankideek idatzitako ohar eta txostenetan oinarritzen da, eta xehetasun ugari ematen ditu. Zesarrek hirugarren pertsona erabiltzen du iruzkinetan,bere buruaren propaganda egin nahi duelako. Propaganda hori Zesar izena behin eta berriro errepikatuz lortzen du. Kontatzen duena egia izan arren, idazleak mementoa eta testuingurua aldatzen ditu batzuetan, burua goratu nahian.

G. Salustio Krispo gazte-gaztetatik aritu zen politikagintzan. Iruzurretan ibiltzea leporatu zioten. Julio Zesar hil zutenean, Salustiok babes politikoa galdu zuen, eta, politikagintzatik urrun, Erromaren historiaren gaineko zenbait pasarte idaztzi zituen.Lan ezagunenak hauek dira: Catilinae coniuratio eta Bellum lugurthinum. Lehen liburuan, Salustiok kontatzen du nola Katilina errepublikaren kontra matxinatzen da. Salustiok berak bizi izandako gertakizunak dira. Bellum lugurthinum liburuan, kontatzen du Numidiako erregea hil ondoren gertatutako gatazka. Gerra-historia eta historia politikoa ematen zaizkigu lan horretan. Literatura bizi eta interesgarria eskaintzen du Salustiok. Batzuetan, pertsonaia nagusi eta ez nagusien erretratu eta hitzaldiak tartekatzen ditu; beste batzuetan, idazle hasi berri baten ezaugarriak ikusten dira: kronologia-aldaketak, zehaztasunik gabeko deskribapenak, aipatu gabeko gertakizunak eta zatien arteko oreka falta.


Tito Livio, erretorika-ikasketak egin ondoren, Erromara joan zen, eta han eman zuen bizitza osoa Tito Liviok bere lan handia idazten: Ab urbe condita. Lan horretan Erromaren historia kontatzen du, hiria sortu zenetik Drusoren heriotzara arte. Lanaren zati batzuk baino ez zaizkigu heldu.Aurreko historialarilen testigantzak erabili zituen iturri gisa. Historiaren ikuspegi filosofiko-estoizista du. Lanaren egituran pasarte narratiboak zein dramatikoak erabiltzeko joera du. Diskurtsoak tartekatzen ditu pasarte deskriptiboak eta narratiboak orekatzeko.


Kornelio Tazito
Hizlaria eta abokatua izan zen. Politikan aritu zen, eta kontsula ere izan zen idazten hasi baino lehen. Historiae eta Annales dira lan nagusiak. Erromaren historia osoa idatzi nahi izan zuen liburu bi horietan, baina ez zuen lortu, lehenago hil zelako. Germania izeneko lana ere aipatu behar da; lan horretan, idazleak argi erakusten du deskribapenak egiteko zaletasuna: germaniarren lurraldea, ohiturak, geografia eta etnia bakoitzaren xehetasunak zehatz ematen ditu.


PROSA KLASIKOA


M. Tulio Zizeron  

Oratoria  
Garaiko gertakizun politiko garrantzitsuenak gertu-gertutik bizi izan zituen: Marioren eta Silaren arteko gerrate zibila, Espartako esklaboaren matxinada, Zesarren heriotza... Zizeronen eragina eta protagonismoa agerian geratu ziren aipatutako gertakari batzuetan, Ponpeioren alde egin baitzuen gerrate zibilean. Errepublikaren defendatzaile izan zen, eta Errepublika defendatzeagatik hil zen Marko Antonioren sikarioen eskuetan. Zizeronen oratoria-lanen barruan bi atal nagusi bereiz daitezke: lehenengo atala diskurtsoak eta bigarren atala, erretorika-lanak. Diskurtsoak bi eratakoak dira: judizialak eta politikoak judizialen artean, aipagarriak dira Pro Archia eta Pro Sex. Diskurtso politikoen artean, aipagarriak dira In Catilinameta Filipikak. Zizeronek ondorio larriak jasan zituen: Katilinaren aurkako diskurtsoengatik, ondasuna kendu zioten, eta erbesteratu egin zuten, nahiz eta geroago Erromara itzuli, eta galdutakoa berreskuratu ahal izan zuen; Marko Antonioren aurkako diskurtsoengatik, bizia galdu zuen. Zizeronen lanetan nabaria da Greziako eragina.

Entradas relacionadas: